Jabetza Intelektuala: Egile-eskubideak

Obraren egiletza

Jabetza Intelektualak egile-eskubideak biltzen ditu. Hainbat egiletza-kasu aurki daitezke: 

  • Egile bakarra edo obra bat sortzen duen pertsona naturala 
  • Lankidetzan egindako obrak, egile bat baino gehiagoren lankidetzatik sorturiko obra bakarrak
  • Obra kolektiboak, editatu eta jendarteratzen duen pertsona batek bere ekimenez eta koordinazio-lanez sortuak
  • Obra konposatuak, lehendik egina dagoen obra bat edo batzuk abiapuntutzat hartu eta sortzen diren obra berriak

Badaude ere beste subjektu batzuk, beste Jabetza Intelektualeko eskubideen onuradunak direnak (eskubide hurkoak deritzaienak). Artista interpretatzaileak zein exekutatzaileak, ekoizleak, irrati-difusioko erakundeak, etab, barne hartzen dituzte.

Egile-eskubide motak

Alde batetik, eskubide moralak daude, obra baten egilearentzat besteraezinak (Jabetza Intelektualari buruzko Legea, III. Kapitulua, I. Atala). Eskubide hauek berekin dakarte: 

  • Lan batean egiletza aitortzeko betebeharra, lan hori hirugarren batzuek erabiltzen dutenean, betiere legeak markatzen dituen mugen barruan
  • Lanaren osotasuna errespetatzeko betebeharra, lanari inolako aldaketarik egin gabe

Eskubide hauek urratzeak plagioa dakar. Hala ere, erraza da plagioa sahiestea eta egileen eskubide moralak errespetatzea, aipuak eta bibliografiak eginez:

Obra baten egileak erabateko ahalmena eta eskubide osoa du lan hori ustiatzeko. Hala, lan baten ondare-eskubideek edo ustiapen-eskubideek honako jardunbide hauek barne hartzen dituzte:

  • Obra osoaren edo zati baten erreprodukzioa
  • Lan baten banaketa edo argitalpena, hau da, jatorrizkoa edo kopiak jendearen eskura jartzea, salmenta, alokairu edo mailegu bidez, edo beste moduren batera
  • Eraldatzea, itzulpena, egokitzapena edo bestelako aldaketa izan daitekelarik
  • Komunikazio publikoa edo jendarteratzea, zeinaren bidez pertsona bakoitzari aurretik obraren alerik banatu gabe pertsona askori obrara irispide emango zaion

Lan baten egileak edo egileek beste pertsona bati helarazi ahalko diote bere ondare edo ustiapen-eskubideen titulartasuna, lagapen-kontratu baten bidez (adibidez, argitaletxe bati) edo egilearekin adostutako lizentzien bidez.

Importante Hirugarrezn batzuek ezingo dituzte eskubide hauek baliatu egilearen adostasunik gabe edo eskuordetu dituen pertsona fisiko eta jurikoaren baimenik gabe.

Zer hartzen du barne? Zenbat denboraz?

Egile-eskubide babesaren mende gaude Jabetza Intelektualen Legean, 10., 11. eta 12. Artikuluetan jasotzen direnak, batik-bat:

  • jatorrizko sortze-lan oro, hala nola liburuak, liburuxkak, idazkiak, diskurtsoak, hitzaldiak, katedra-azalpenak, obra dramatikoak, ikus-entzunezko obrak eta obra zinematografikoak, eskulturak, margolanak, proiektuak, planoak, ordenagailu-programak, etab., gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak
  • obraren izenburua, jatorrizkoa denean
  • obra eratorriak, hala nola itzulpenak, egokitzapenak, berrikuspenak, laburpenak, musika-moldaketak, etab.
  • obren bildumak eta datu-baseak, edukien aukera edo antolaketarengatik sortze-lan intelektualak direnak, antologiak, etab.
  • Jabetza Intelektualak ez ditu ideiak, prozedurak, eragiketa-metodoak, edo kozeptu matematikoak babesten, baina bai horiek adierazteko modua
  • Eguneko albisteak, ez eta prentsan informazio soil gisa argitaratzen diren gertaerak

  • Jabari publikoko lanen edukia (denboraren poderioz ustiapen-eskubideak iraungita dituztenak) askatasunez erabil daiteke, baldin eta lanaren egiletza eta osotasuna errespetatzen badira

  • Copyleft lizentziaren eredupean (Creative Commons lizentziak, adibidez) argitaratutako lanak libreki erabili ahalko dira, betiere egiletza aipatzen bada eta egileek ezarritako mugen baitan

  • Azkenik, babesetik kanpo geratzen dira lege- edo erregelamendu-xedapenak, organo judizialen ebazpenak, organismo publikoen egintzak, erabakiak eta irizpenak, baita itzulpen ofizialak ere

Oro har, egile-eskubidetarako ondorengo indarraldiak ezartzen dira:

  • Eskubide moralak:
    • Egile-izaera gogoraraztea (denbora-mugarik gabe)
    • Lanaren osotasuna errespetatzea (denbora-mugarik gabe)
  • Ondare-eskubide edo ustiapen-eskubideak:
    • 70 urte egilea hil zenetik (1987tik aurrera hil direnak)
    • 80 urte egilea hil zenetik (1987a baino lehen hil zirenak)
  • Eskubide hurkoak:
    • 50 urte argitaratzen denetik, arau orokor gisa
    • 25 urte, argazki hutsetarako

Egileen eskubide eta beharrak

Egile eta ikertzaileek beraien ekoizpen zientifiko, literario edota artistikoari dagokionez dituzten eskubide eta premia nagusiak hauek izan ohi dira:

  • lanaren argitalpena eta hedapena
  • beraien lanak irakaskuntzarako eta/edo ikerketarako erabiltzea
  • lanaren erabilera pertsonala
  • etorkizunean beraien lanak irakaskuntza- eta ikerketa-alorretan berrerabiltzea (edo baita helburu komertzialekin ere)
  • sortutako materialen kontserbazioa
  • egile-eskubideak babestea

Lan bat argitaratzeko orduan, egile edo ikertzaile batek, normalean, ondare- edo ustiapen-eskubideak argitaletxeei ematen dizkie, Copyright Transfer Agreements (CTS) izeneko akordioak edo lizentziak sinatuz. Lizentzia horiek 2 motatakoak izan daitezke:

  • Lizentzia esklusiboak: ustiapen-eskubideak editoreari bakarrik transferitzen zaizkio, eta beraz, lan horien berrerabilpena mugatuta dago edo editorearen baimenen mende dago
  • Lizentzia ez-esklusiboak: egileak ustiapen-eskubideak mantentzen ditu eta editoreak lanaren hedapenerako baimenak ematen ditu

Gomendioak:

  • Akordioak eta kontratuak sinatu aurretik arretaz irakurri 
  • Eskubideak lagatzeko orduan salbuespen bat edo beste editorearekin negoziatu, batez ere oso murriztailea dela aurreikusten bada etorkizun batean sor daitezkeen erabileretarako (lizentzia ez-esklusiboetarako joera) 
  • Sinatuko den akordioa aldatu, edo eranskin bat sartu, bi aldeak ados ez dauden puntuak badaude

Aldizkari bateko editorea edo argitalpen-kontseilu bateko kidea bazara, gomendagarria da egileek eskubideak lagatzeko duten politika aztertzea: gogoan izan kontratu bat biren kontua dela beti.