Jabetza Intelektuala: Jabetza Intelektuala babesteko

Mekanismoak

Espainiako legeriak ekintza administratibo, zibil eta penalak aurreikusten ditu Jabetza Intelektualaren eskubideak babesteko (Jabetza Intelektualareb Legeko III. Liburua, I. Titulua).

Lan baten eskubide moralak eta ustiapen-eskubideak babesten ditu, eta, era berean, zehapenak ezartzen ditu lan horien estaldura ezagutzen ez den egintzetarako.

Babes penala

Lan baten egilea da bere eskubideak defendatzeko legitimaturik dagoena, eta legez kanpokoa den jarduera bat bertan behera uzteko edota kalte-ordainak eskatzeko eskubidea duena.

Hala ere, babesa eskaintzen da eskubide horiek egileari, hirugarren eskuratzaile bati edota antzeko eskubideak dituzten titularrei badagozkie.

Jabetza Intelektualaren babes penala Zigor kodearen 270., 271. eta 272. artikuluetan jasota dago:

Protección de los derechos de Propiedad Intelectual

Erregistroak

Jabetza Intelektualaren Erregistroa egileek eta gainerako titularrek beraien lan, jarduera edo ekoizpenen gaineko Jabetza Intelektual eskubideak babesteko mekanismo administratibo bat da.

Erregistroko inskripzioa borondatezkoa da eta inskribatutako eskubideak badaudelaren froga kualifikatutzat balio du.

 

Gogoan izan

Lan bat erreproduzitzeko, hedatzeko, publikoki komunikatzeko edota eraldatzeko egile baten baimena lortu nahi denean, argi izan behar dugu:

Nota a recordar

  • Baimena ematen digunak horretarako legitimaturik egon behar duela
  • Egile bat baino gehiago izanik, guztien baimena badugula
  • Aurretik ez zaiola hirugarren bati inolako lagapenik egin; eta, lagapena egonez gero, zein baldintzatan gauzatu den (adibidez, erabilera jakin batzuk baimentzeko ahalmena erreserbatu bada)

Eskubideen titularrak identifikatzeko erabilgarria da Jabetza Intelektuala erregistratzeko bulegoei edo entitate kudeatzaileen lanen errepertorioei kontsulta egitea.