Jabetza Intelektuala: Entitate kudeatzaileak

Zer dira?

Jabetza Intelektualaren eskubideen entitate kudeatzaileak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira eta egile-eskubideak kudeatzeko eta babesteko onarpena dute. Beraz, egileen ordezkari izan daitezke hauen eskubideen defentsan eta beraien izenean jardun dezakete, aurretik kontratua sinatu bada.

Gainera, baimena dute:

  • Erabiltzaileek babesturiko lanak erabiltzeagatik ordaindu behar dituzten kontraprestazio ekonomikoak biltzeko
  • Prozedura judizialetan enkargatu zaizkien eskubideak baliarazteko
  • Eskubideen arau-hausteak antzemateko eta eragozteko, eta horiek konpentsatzeko neurriak eskatzeko

Entitate kudeatzaileen arautzea eta eginkizunak Jabetza Intelektualaren IV. tituluan jasotzen dira.

Erabilgarritasuna

Erakunde kudeatzaileen funtzionamenduak babestutako lanen ustiapen eraginkorra bermatzen du, titularren nahiz erabiltzaileen onurako:

  • Titularrek ziurtatuta dute beren lanen kontrola
  • Entitate kudeatzaileekin kontsultatzen duten erabiltzaileek ziurtatuta dute erabilera egokia, legeak ezartzen duenaren baitan