Hirugarren batzuen lanak erabiltzeko garaian hainbat kontu aintzat hartu behar dira hauen erabileraren xedeak ezartzen dituen mugen baitan::
Aurretik argitaraturiko norberaren lanak erabiltzean ere, zein eskubide laga diren eta lagapena esklusiboa den ala ez kontuan hartzeko beharra dago.
Zilegi izango da, irakaskuntzarako helburuekin, honako lan mota hauek berrerabiltzea, hedatzea, eraldatzea edota komunikatzea:
DU Liburutegiak harpidetutako datu-baseetatik eta aldizkari elektronikoetatik eskuratutako dokumentuak, haien lizentziak horretarako aukera ematen badu.
Ez da zilegi izango honako lan mota hauek berrerabiltzea, eraldatzea edota komunikatzea, irakaskuntzarako helburuak izan arren:
Gainera, ezingo da aldizkari edo liburu elektronikoen plataforma editorialetan dauden artxibo/dokumentu originalik zuzenean ALUD-en zintzilikatu, nahiz eta Unibertsitateak lizentzia izan.
Era berean, ezingo da webguneetatik inolako artxiborik deskargatu (bideoak barne), hauek berrerabili edota hezkuntza-plataforma igotzeko.
DUak hitzarmen bat sinatu du egile-eskubideen kudeaketarako erakunde garrantzitsuenetako batzuekin (CEDRO eta VEGAP), unibertsitateko irakaskuntzaren esparruan eduki digitalak hedatzeko, DUko hezkuntza-plataformaren (ALUD) barruan. Horrela, komunikazio publikoko eta erreprodukzio partzialeko jarduerak egin ahal izango dira (baina inoiz ez erreprodukzio osoa, ezta sarbide irekia ere).
Hitzarmen honek DUko Liburutegiak duen inprimaturiko material bibliografikoa barne hartzen du, eta gehienez ere, liburu-kapitulu bat, aldizkari-artikulu bat edo lan baten guztizkoaren % 10a izan daiteke.
Hitzarmen horren arabera, gainera, eskuliburu bat argitaratu da eta webguneko laguntzan inprimaki bat sortu da:
Akordio honek ez du esan nahi edukiak eta materialak mugarik gabe erabil daitezkeenik.
Ikerketa-lanetan, lan berrietan edota doktorego-tesietan besteen lanak erabiltzeko, honako hauek bete beharko dira: