Nola egin Gradu Amaierako Lan bat: Plagioa saihestea

Plagioa

Zer da plagioa

Plagioa "besterenak diren obren kopia edo imitazioa, norberak eginak balira bezala azaltzeko egiten dena" (Euskaltzaindiaren hiztegia). Hau da, kanpoko esaldi edo lerrokada literaletatik ateratzen dugun ekintza da, horien egilea nor den zehaztu gabe, ideia horiek norberarenak balira bezala aurkeztuz.

Plagioa esparru akademikoetan zehapen handiena jaso duen alderdietako bat da, hezkuntzaren beraren aurka doalako.

Informazio zehatza nahi baduzu:

Plagioaren ondorioak

Plagioa zintzotasun akademikorik ezaren sinonimoa da. Beraz, plagioa egiteak diziplina-zigorrak ekar ditzake. 

Gainera, asko dira jabetza intelektuala babesten duten legeak, eta, beraz, legezko zigorrak ekar ditzake.

Plagioa saihesteko aholkuak