Inpaktu indizeak: h indizea

Zer da h indizea?

Jorge Hirsch-ek 2005ean sortua, h indizeak diziplina bateko ikertzaile nabarmenenak detektatzeko aukera ematen du.

Hala ere, ez du balio diziplina desberdinetako ikertzaileak alderatzeko, ez du kontuan hartzen argitaratzen den aldizkarien kalitatea, eta gutxi argitaratzen duten egileak kaltetzen ditu, nahiz eta haien dokumentuak garrantzitsuak eta aipu asko jaso dituztenak izan.

Ikertzaile batek h indizea izango du gutxienez h aipu dituzten h lan argitaratu baditu.

1. WoS-en autore bidezko bilaketa egin. Egileen araberako bilaketei buruzko informazio guztia LibGida honetan dago kontsultagarri: 

2. Emaitzen zerrendan, nahi dugun autorea hautatuko dugu.

3. Autore bakoitzaren profilaren barruan eskaintzen den datuetako bat h indizea da:

 

1. Autorearen araberako bilaketa egin. Kontsultatu egileen araberako bilaketei buruzko informazio guztia Scopus-i buruzko LibGidan:

2. Emaitzen pantailan egilearen izenaren gainean klikatu fitxa osoa eskuratzeko:

3. View h-graph klikatu:

Grafiko hau autorearen analisiak ematen duen neurketetako bat da, Analyze author output izenekoa, baina garrantzi berezia du, autore baten errendimendua ebaluatzen duen zitazio-indize bakarra delako. 

Argitaratutako artikuluen kopurua eta jasotako aipuen kopurua alderatuz ezartzen da, honela: zientzialari batek h indizea du, gutxienez h aipu dituen h artikulu argitaratu baditu.  

  1. Dialnet-en autore bidezko bilaketa egin. Egileen araberako bilaketei buruzko informazio guztia LibGida honetan dago kontsultagarri:

  1. Emaitzen zerrendan, nahi dugun autorea hautatuko dugu
  2. Autore bakoitzaren profilaren barruan eskaintzen den datuetako bat h indizea da:

  1. Google Scholar-en bilaketa egin. Bilaketei buruzko informazio guztia LibGida honetan dago kontsultagarri:

  1. Emaitzen zerrendan, nahi dugun autorea hautatuko dugu

  1. Autore bakoitzaren profilaren barruan eskaintzen den datuetako bat h indizea da: