Kuartila arlo jakin bateko aldizkari guztien artean aldizkari batek duen garrantzi erlatiboa ebaluatzeko balio duen adierazlea da.
Aldizkari baten posizioa neurtzen duen adierazlea da, bere arloko aldizkari guztiekiko.
Inpaktu-indize handienetik txikienera ordenatutako aldizkarien zerrenda bat 4 zati berdinetan banatzen badugu, zati horietako bakoitza kuartil bat izango da.
Nola aurkitu kuartil bat
Inpaktu-indize handienetik txikienera ordenatutako aldizkarien zerrenda bat 4 zatitan banatuz gero, 4 aldizkari-multzo lortzen ditugu: multzo bakoitza kuartil bat da. 100 aldizkariko zerrenda batean, adibidez,lehenengo kuartilean lehenengo 25 aldizkariak egongo lirateke.
Inpaktu-indize altuena duten aldizkariak lehenengo kuartilean egongo dira, inpaktu ertaina dutenak bigarren eta hirugarren kuartilean eta inpaktu baxuena dutenak laugarren kuartilean.
Aldizkari bat hainbat kategoriatan ager daiteke
Aldizkari bera kategoria batean baino gehiagotan indexatuta egon daiteke. Eta, beraz, indexatua izan den kategoria bakoitzean perzentil eta kuartil desberdina izango ditu.
1. JCR-n sartuko gara:
2. Kontsultatu nahi dugun aldizkaria aurkitu ondoren, aldizkariaren izenburuaren gainean klik egingo dugu, aldizkariaren datu zehatz guztiak eskuratzeko.
3. Jarraian, nahi dugun JCR edizioaren urtea hautatuko dugu:
4. Aldizkariak kategoria horietako bakoitzean duen posizioa eta kuartila ezagutzeko, Rank by Journal Impact Factor atala kontsultatuko dugu.
5. Aldizkaria dagoen kategoria bakoitzeko, informazio hau eskaintzen da:
1. SJR-n sartuko gara:
2. Kontsultatu nahi dugun aldizkaria aurkitu ondoren, aldizkariaren izenburuaren gainean klik egingo dugu, aldizkariaren datu zehatz guztiak eskuratzeko
3. Subject Area and Category atalean ikus dezakegu aldizkaria zenbat kategoriatan indexatuta dagoen. Gure adibidean, bi gai-arlo desberdin esleitu zaizkio
4. Quartiles atalean, taula gisa eta koloreen bidez erakusten da aldizkaria urtero zein kuartiletan dagoen, dagokion gai-arlo bakoitzean:
5. Gure aldizkariak kategoria jakin baten barruan zein posizio duen jakin nahi badugu:
1. Dialnet Metricas-en sartuko gara:
2. “Indice Dialnet de Revistas” atalean, kontsultatu nahi dugun aldizkaria bilatu edo gure intereseko arloa hautatuko dugu:
3. Kontsultatu nahi dugun kategoria tematikoa hautatu ondoren, aldizkarien rankingean sartuko gara. Sistemak aukera ematen du argitaratutako urteko edizioak eta hauei dagozkien zerrendak (1) kontsultatzeko eta aldizkari baten izenburu jakin bat (2) kontsultatzeko.
4. Aldizkari bakoitzaren orrian, bere IDR datuak aurkituko ditugu, dagokion gai-arlo bakoitzean, urtearen, inpaktuaren eta aipu-kopuruaren arabera, eta baita posizioa (aldizkari guztien kopurua zehaztuz) eta zein kuartiletan kokatzen den ere erakutsiz.