Zotero (Euskaraz): Taldeak

Nola sortu talde bat Zoteron

Taldeak sortzeko Zoteroren web-bertsioa erabiltzen da, erregistratu ondoren, goiko tresna-barrako "Groups" botoiaren bidez.

"Create a New Group" aukeratzean, taldeak sortzeko erlaitzera eramango gaitu. Lehenik eta behin, taldea izendatu eta nahi dugun talde mota aukeratu behar dugu. Hiru mota daude:

 

Public, Open Membership Interesa duen edonork bat egin eta parte har dezake. Talde horiek ez dute artxiboak trukatzeko aukerarik ematen.
Public, Closed Membership Taldea eta informazioa zabalik geratuko dira Zoteroren taldeen bidez bilatzeko. Gonbidapena behar da bertan parte hartzeko.
Private Membership Taldeko kideek eta gonbidatuek soilik ikusi ahal izango dute. Ez da bilatzaileen bidez aurkituko.

Taldea aukeratu ostean, "Create Group" botoian klikatuko dugu lantaldea sortzeko.

Taldearen konfigurazioa

Taldea sortuta daukagunean, honela konfiguratuko dugu:

Group Settings

Deskribapen txiki bat gehi dezakegu.

Taldea ezabatu dezakegu.

Members Settings

Gonbidapenak taldeari bidaltzeko. Erabiltzaile sortzailea taldeko administratzaile gisa agertuko da.

"Send More Invitations" botoiarekin, koadro bat irekiko da eta bertan gainerako parte-hartzaileen email helbideak idatziko ditugu. Kontaktu bat baino gehiago badira, komen edo lerroen bidez bereizi beharko da.

Library Settings

Talde mota editatu dezakegu

Ftxategiak editatzeko eta irakurtzeko baimenak birdefinitu ahal izango ditugu.

Egiten den aldaketa bakoitza gordetzeko "Save Settings"-en sakatuko dugu.

Taldeak Zotero Web-en

Sortutako taldea Zoteroren web aplikazioan bakarrik ikusi eta aldatu ahal izango da.

Talde berri honetan, lehendik sortutako karpeta bat arrastatu ahal izango dugu, edo taldearen barruan karpeta berri bat sortu.