RefWorks eta EndNote Online Deustuko Unibertsitateko erabiltzaileentzat doakoak dira.
Badaude beste kudeatzaile batzuk, Zotero, Mendeley eta JabRef bezalakoak, doakoak direnak.
RefWorks eta EndNote Online-k ez dute aparteko instalaziorik behar. Hortaz, internet konexioa duen edozein ordenagailutatik erabil daitezke.
Zotero, Mendeley eta JabRef, aldiz, ordenagailu bakoitzean instalatu behar dira.
Zotero, Mendeley eta JabRef-ek erreferentzia guztiak ordenagailuan bertan gordetzen dituzte eta beraz, hauek internet konexiorik gabe erabiltzea posible da. Zoterok, hain zuzen ere, norberaren datu-basea, Firefox erabiltzaile profilean gordetzen du.
RefWorks-ek kontua Dropboxekin lotzen uzten du eta era horretan erreferentzia eta fitxategiak lainoan edo ordenagailu batean gordetzea ahalbidetzen du.
EndNote Online-en kasuan, web aplikazioa izanik, hau ez da posible.
Bai RefWorks, bai Mendeley, baita EndNote Online-ek ere osagarriak dituzte eta horiek instalatuz gero erreferentziak web-orrietatik esportatzea bada.
Zotero-n esportazioa beti web-nabigatzailetik izaten da.
EndNote Onine eta Zotero-k esportatutako erreferentziei fitxategiak eransten uzten dute.
RefWorks eta Mendeley-k erreferentziak eta erantsitako fitxategiak batera inportatzea ahalbidetzen du. Horrez gain, artxiboetan oharrak gehitu daitezke eta beste erabiltzaileek iruzkinak egin ditzakete.
Bestalde, Zotero, RefWorks eta Mendeley-n erantsitako PDFak antolatu daitezke, baita modu errazean bilatzeko eta aipatzeko asmoz indizatu ere.
Kudeatzaile bibliografikoen ezaugarri nagusienetakoa erreferentziak dokumentu batean txertatzeko aukera da. Kudeatzaile bibliografiko bakoitzak bere testu-prozesadoreetarako osagarria du, Word-erako gehienetan, eta osagarri honek gure kudeatzaile bibliografikoan gordeta ditugun erreferentziak txertatzea ahalbidetzen du.
RefWorks-en Google Docs-eko dokumentuetan ere aipuak eta bibliografiak txerta daitezke.
RefWorks, EndNote Online eta Zotero-n erreferentziekin bibliografia solteak sortzea posible da.
Mendeley eta JabRef-en ezin da.
Badaude formatu bibliografikoak editatzen eta sortzen uzten duten kudeatzaile bibliografikoak: RefWorks, Zotero eta Mendeley.
EndNote Online eta JabRef-ek, aldiz, ez dute horretarako aukerarik ematen.
RefWorks-en posible da baimena duten erabiltzaileekin bai erreferentziak bai erantsitako fitxategiak partekatzea, oharrak gehitzea eta iruzkinak egitea.
Zotero-n Zotero Groups erabili ahal da norberaren erreferentziak erraz partekatzeko era pribatu edo publikoan.
Mendeley-n erreferentziak parteka daitezke talde publikoak sortuz, gonbidapenak bidaliz, edo modu pribatuan, non lanak eta oharrak parteka daitezkeen.
EndNote Online-ek taldeentzako tresna bat du, erreferentziak beste EndNote erabiltzaileekin partekatzeko.