Scopus (Euskaraz): Bilaketa motak

Scopus-en bilatzea

Scopus-ek hainbat bilaketa mota egiteko aukera ematen du, berreskuratu nahi dugun informazioaren arabera. Jarraian, zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren azalduko dugu.

Bideotutoriala: nola egin bilaketa bat Scopus-en

Ondorengo bideotutorialek Scopus-en bilaketa motak urratsez urrats nola egin erakusten dute:

Bilaketa motak Scopus-en

"Document search" edo dokumentu bilaketa Scopus-eko orri nagusian lehenetsita agertzen den bilaketa da.

  1. Bilaketa horrek, berez, kutxa bakar bat eskaintzen du, eta kontsulta zein eremutan egin aukeratzea ahalbidetzen du.
  2. Eremu bat baino gehiago konbinatu nahi izanez gero, behar adina bilaketa-irizpide gehitu daitezke, "Add search field" (gehitu bilaketa eremua) botoiaren bidez.
  3. Aldez aurretik, data-tartearen arabera ere muga daiteke bilaketa.

Bilaketa mota honen bidez, Scopus-ek egile jakin baten ekoizpen zientifiko guztia eskaintzen du, baita bere errendimendua ebaluatzen duten neurketa-tresnak ere (aipuen zenbaketa eta h indizea, besteak beste). Egile-identifikatzaileari esker, Scopus-ek bere izenaren aldaera guztiak bilatzen ditu, eta bere dokumentu guztiak eskuratu ahal izateko taldekatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.

Egilearen araberako bilaketa egiteko, "Search" sakatu eta "Authors" hautatu behar da.

Erakundearen araberako bilaketa egiteko, "Search" sakatu eta "Affiliations" hautatu behar da. Bilaketa-mota horren bidez, Scopus-ek erakunde jakin baten ekoizpen zientifiko guztia eskaintzen du, baita haren errendimendua ebaluatzen duten neurketa-tresnak ere (aipuen zenbaketa, egileak eta abar).

Argitalpen oso bat bilatzeko, Scopus-en atariko goiko menuan dagoen Sources esteka hautatu behar da.

Bilaketa hori materiaren, izenburuaren, editorearen edo ISSN-aren arabera egin daiteke.

Ondoren, lortutako emaitzak iragaz daitezke: sarbide irekia (Open Access), zein kuartiletakoa den edo baliabide-motaren arabera.

Scopus-ek aukera ematen du bilaketa aurreratua egiteko, 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH) oinarritutako etiketa pregeneratuekin, mundu errealeko arazoak konpontzen laguntzeko, hala nola pobrezia desagerraraztea, planeta babestea edo generoen arteko berdintasuna lortzea.

GJH bidezko bilaketa egiteko:

1. Hurrengo webgunean sartu:

2. Interesekoa den karpeta aukeratu eta bilaketa-irizpidea kopiatu.

3. Scopus-en, "Advanced document search" atalean klikatu:

4. Gordetako bilaketa-irizpidea itsatsi eta "Search"-en klikatu:

OPERADOREA DESKRIBAPENA ADIBIDEA
AND Hitz edo esaldi guztiak bilatu food AND nutrition
OR Hitz edo esaldietako edozein bilatu food OR nutrition
NOT Bilatu lehenengo bilaketa-terminoa, bigarrena kenduta nursing NOT shortage
PLURALAK Singularrean hitz bat bilatzen baduzu, Scopus-ek emaitzak emango ditu singularrean eta pluralean  
"  " Esaldi zehatzak bilatzeko. Adibidez, “Heart attack“ bi hitz horiek elkarrekin eta ordena berean dauden emaitzak emango ditu. Pluralak ere sartuko dira, beraz, emaitzetan “heart attacks“ ere lortuko da. “heart attack”
PRE/ Lehenengo terminoa bigarrenaren aurretik doa, 0 hitzetik gehienez adierazitako zenbakiraino. Adibidez, policystic PRE/4 kidneyn, hitz-kopuru maximoa 4 da. Hau da, sistemak «policystic» terminoa «Kidney» terminoaren aurretik dagoen dokumentuen erreferentziak itzuliko ditu, 4 hitz baino gutxiagoko distantzian. policystic PRE/4 kidney
W/ Hitzek n lekuen arteko distantzia dutenean, ordenak ez du axola. Adibidez, Chemical W/3 modification, hitz-kopuru maximoa 3 da. Hau da, sistemak «Chemical» terminoaren 3 hitzeko distantzia duten dokumentuen erreferentziak itzuliko ditu, ordena kontuan hartu gabe. chemical W/3 modification
?

Komodina: karaktereren bat ordezkatzeko erabiltzen da

  • nurse? →  Bilaketa: nurses, nursed, baina ez nurse
  • sm?th →  Bilaketa: smith y smyth
* Trunkamendua (*): bilaketa-terminoaren aldaketak berreskuratzeko aukera ematen du
  • nurse* → Bilaketa: nurse, nurses, nursed,...
  • colo*r --> Bilaketa: colour, color,...
  • *old → Bilaketa: told, household, bold,...