Scopus (Euskaraz): Aldizkariak

Aldizkari bati buruzkoa informazioa

Aldizkari baten fitxara sartzeko, izenburuaren gainean klik egin behar da bilaketa-emaitzen pantailan edo dokumentuaren edo egilearen fitxetan. Aldizkarien (Sources) bilaketatik ere sar daiteke, aldez aurretik kontsultatu nahi den aldizkaria bilatuz.

Fitxa horretan, Scopusek informazio hau ematen du aldizkari bakoitzari buruz:

  1. Aldizkariaren datu orokorrak. Atal honetan argitalpen-datuak adierazten dira.
  2. Aipu kopuruan oinarritutako informazio bibliometrikoa. Atal honetan Scopus-ek argitalpen bakoitzeko SJR, CiteScore eta SNIP indizeak eskaintzen ditu.
  3. Argitalpen-alerta. Set document alert botoiak aukera ematen du alerta bat sortzeko, aldizkari horretako artikulu berri bat Scopus-en sartzen den bakoitzean jakinarazteko.
  4. Argitaratutako artikuluak. View all documents eta Scopus content coverage atalek aukera ematen dute aldizkariak Scopus-en duen hedadura ezagutzeko eta eskuragarri dauden dokumentuetara sartzeko.

Gehiago jakiteko

CiteScore

Aurreko 4 urteetan aldizkari batean argitaratutako artikulu akademikoek urtebetean jasotako aipuen kopurua kalkulatzearen emaitza da, eta lau urte horietan argitaratutako artikuluen kopuru osoarekin zatituta dago.

SJR edo SCImago Journal Rank

Argitalpen zientifikoen kalitatea ezartzen duen neurketa-faktore bat da, argitalpen bakoitzak lortutako aipamenen zenbaketan oinarrituta. Indize hori kalkulatzeko, jasotako aipu-kopurua kontabilizatzen da, eta aipamen horien jatorri diren aldizkarien garrantzia edo prestigioa haztatzen da.

Source Normalized Impact per Paper (SNIP)

Neurketa-faktore bat da, aldizkari batek hiru urtean jasotako aipu kopurua aldizkariaren arlo zientifikoaren aipamen potentzialarekin zatituta zenbatzen duena.