Zer da Scopus Author Identifier?
Elsevier-en Scopus datu-basean integratutako egile- eta profil-identifikatzailea da. Scopus-en sartuta dagoen edozein egilerentzat sortzen da automatikoki.
Scopus Author Identifier-ek biltzen ditu:
Nola erregistratu
Automatikoki esleitzen zaie Scopusen indexatutako egile guztiei.
Akatsak zuzendu
Ezin dugu zuzenean kudeatu gure Scopus Author Identifier, baina gure profilean aldaketak eska ditzakegu, hala nola, gustukoen dugun izena aldatzea, profilak taldekatzea, profilari esleitutako dokumentuak gehitzea edo ezabatzea edo afiliazioaren datuak eguneratzea.
Scopus-en Author-ID bat badugu, gure egile-datuak eta Scopus-eko argitalpenak ORCIDekin lotu ditzakegu. Informazio gehiago honako LibGidan:
Egile baten fitxara sartzeko, bere izenaren gainean klik egin behar da bilaketa-emaitzen zerrendan edo dokumentu baten fitxan.
Scopus-ek egile bakoitzari buruzko informazio hau ematen digu:
Dokumentu-alerta (Set document alert). Alerta honek egileak dokumentu berri bat noiz argitaratzen duen adierazten digu
Egile-alerta (Author citation alert). Alerta honek egileak aipamen berriak noiz jasotzen dituen adierazten digu
Gerta daiteke gure ekoizpen zientifikoa izen-aldaera desberdinen arabera taldekatuta agertzea. Kasu horretan, Scopus-i eska diezaiokegu sinadura bakar baten pean bateratzeko, honako urrats hauei jarraituz edo esteka honen bidez:
Informazio gehiago:
Author output analyzer izeneko autore analisira sartzeko, lehenik eta behin egilearen fitxara sartu behar da, emaitzen pantailatik izenaren gainean klik eginez, eta, ondoren, Analyze author output sakatu:
Tresna honek bere ekoizpen zientifikoari buruzko informazioa ematen du, honako eremu hauetan zentratuz: