Aldizkarien analisia, Compare sources izenekoa, hainbat argitalpen aldi berean alderatzeko aukera ematen duen tresna da. Honako irizpide konparatibo hauek ematen ditu:
Tresna hau erabiltzeko, lehenik eta behin, alderatu nahi ditugun argitalpenak bilatu eta aukeratu behar dira. Ezkerraldean dagoen eremuan erantsiko dira. Bistaratzea taula edo grafiko moduan egin daiteke.
CiteScore
Aurreko 4 urteetan aldizkari batean argitaratutako artikulu akademikoek urtebetean jasotako aipuen kopurua kalkulatzearen emaitza da, eta lau urte horietan argitaratutako artikuluen kopuru osoarekin zatituta dago.
SJR edo SCImago Journal Rank
Argitalpen zientifikoen kalitatea ezartzen duen neurketa-faktore bat da, argitalpen bakoitzak lortutako aipamenen zenbaketan oinarrituta. Indize hori kalkulatzeko, jasotako aipu-kopurua kontabilizatzen da, eta aipamen horien jatorri diren aldizkarien garrantzia edo prestigioa haztatzen da.
Source Normalized Impact per Paper (SNIP)
Neurketa-faktore bat da, aldizkari batek hiru urtean jasotako aipu kopurua aldizkariaren arlo zientifikoaren aipamen potentzialarekin zatituta zenbatzen duena.