Scopus (Euskaraz): Egileak

Egile bati buruzko informazioa

Egile baten fitxara sartzeko, bere izenaren gainean klik egin behar da bilaketa-emaitzen zerrendan edo dokumentu baten fitxan.

Scopus-ek egile bakoitzari buruzko informazio hau ematen du:

  1. Egungo afiliazioari buruzko informazioa. "Show all infomation" sakatuta, izen-aldaerak, afiliazioei eta ikerketa-arloei buruzko informazio historikoa, baita identifikazio-zenbakia (Egilearen IDa) eta Orcid-erako esteka ikusiko da → Informazio gehiago LibGida honetako "Scopus Author ID" atalean:
  1. Jasotako aipu kopurua, eta aipatzen gaituzten dokumentuena
  2. Scopus-en indexatutako dokumentuen guztizko kopurua
  3. H indizea
  4. Alertak:
    • Dokumentu-alerta (Document alert). Alerta honek egileak dokumentu berri bat noiz argitaratzen duen adieraziko digu
    • Egile-alerta (Author citation alert). Alerta honek egileak aipamen berriak noiz jasotzen dituen adieraziko digu
  5. Profila editatzea
    Impact
  6. Pre-prints, hau da, argitaratzeke dauden dokumentuak
  7. Dokumenturen bat argitaratu duten egilekideak
  8. Ikerketa arlo nagusiak
  9. Document & citation trends
  10. Aipuen analisia (Citation overview)
  11. Egilearen analisia (Analize author output)
  12. Author position