Inpaktuarekin argitaratzea: Argitalpen-bidea hautatzea

Nola aukeratu non argitaratu nahi den

Argitaratzen den aldizkariak zuzenean eragingo die egiaztapen- eta ebaluazio-prozesuetako ondorengo balorazioei. Beraz, arreta berezia jarri behar zaio argitaratze-bidea aukeratzeari.

Non argitaratu hautatzerakoan kontuan hartu beharreko gomendioak eta alderdiak
Aldizkariaren gaia
  • Kontsultatu arretaz aldizkari bakoitzaren gaikako estaldura eta JCR, SJR edo Dialnet-en esleitutako kategoriak
Aldizkariaren kalitate-adierazleak: inpaktua eta ikusgarritasuna
  • Aldizkariaren metrikak kontsultatu (eragina eta posizioa JCRn eta SJRn, presentzia prestigiozko datu-baseetan, etab.) eta deialdietako baldintzak betetzen dituzten egiaztatu
  • Argitaratzen dituen artikuluen kalitatea
  • Indexing eta abstracting zerbitzuen estaldura
  • Kontseilu editoriala
  • Artikulu bakoitzari DOI esleipena
Argitalpen-hizkuntzak
  • Hizkuntza batean baino gehiagotan argitaratzen diren aldizkariak interes berezikoak dira nazioarteko komunitate zientifikoarentzat
Berrikuspen-prozesuaren sistema eta kalitatea (peer review)
  • Aldizkariak parekoen berriskuspen-sistema bat eskaintzen duela ziurtatu
  • Kontuz editore "harrapariekin", ez baitute ezagutzaren aurrerapena bilatzen, argitalpen bakoitzeko ordainketa ustiatzea baizik
Argitaratutako artikuluen kopurua, onarpen-tasa eta argitaratzeko azkartasuna
  • Aldizkariak berrikuspen- eta argitalpen-epe eta -denbora zentzuzkoak izatea
  • Saihestu entrega-prozesu argirik gabeko aldizkariak
  • Originalen onarpen/errefusatze-tasa kontsultatu
  • Kontsultatu urtean argitaratutako artikuluen kopurua
Article Processing Charges (APC)
Sarbide irekiko eredua eta egile-eskubideak
  • Irekian argitaratzeak gure argitalpenaren ikusgarritasuna, eragina eta zabalkundea areagotzen ditu. Kontsultatu autoartxiboaren baldintzak Sherpa/Romeo, Dulcinea edo aldizkarian bertan
  • Gorde zure egile-eskubideak: gure eskubideak editoreari lagatzen badizkiogu, desabantailan geratuko gara geure artikulua zabaltzeko eta erabiltzeko
Aurreko esperientzia aldizkariarekin
  • Galdetu lankideei balioesten ari garen aldizkariarekin izandako esperientziari buruz
Aurkezpen-gutuna (Cover letter)
  • Bidali aurkezpen-gutun erakargarri bat editoreari, artikuluaren indarguneak defendatuz, eta honako alderdi hauek azpimarratuz: lanaren originaltasuna, zer ekarpen berri egiten dion diziplinari eta aldizkaria aukeratzeko arrazoiak

Bestalde, gogoratu:

  • Artikulua aldizkari bakar batera bidaltzea.
  • Argitaletxearen erantzunaren zain egotea artikulu bera beste aldizkari batera bidali baino lehen.
  • Behin argitaratuta, ezingo dela artikulu bera berriro argitaratu beste aldizkari batean, % 50eko eduki berritzailearekin eraldatzen denean izan ezik.
  • Ez zaiola Espainiako argitalpen bati bidaliko atzerriko hedabide batean jada argitaratuta dagoen beste artikulu baten itzulpenik.

Esteka interesgarriak:

Eraldatze-akordioak Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateko eraldaketa-akordioei buruzko informazioa kontsultatu:

Laguntza-tresnak

Adimen artifizialean oinarritutako tresnak, argitaratzeko aldizkariak iradokitzen dituztenak:

Argitalpenen kalitateari, sarbide irekiko politikei, datu-baseetan indexatzeari eta abarri buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen duten tresnak.

Espainian inpaktua duten aldizkari zientifikoak

Honako LibGida hauen bidez, gure inguruko akreditazio-prozesu nagusietan gehien erabiltzen diren tresnen arabera ondoen kokatuta dauden Espainiako aldizkariak erakutsi nahi dira: