Tirant Prime (Euskaraz): Bilaketak

Bilaketak

Pantaila nagusitik honako sarbide hauek ditugu:

  1. Bilaketa orokorra 
  2. Dokumentu-motaren araberako bilaketa 
  3. Beste zerbitzu batzuk 

Bilaketa-kutxan termino bat edo gehiago sartu (aurkitu nahi den informazioa hobekien deskribatzen duten hitzak edo esaldiak) eta sakatu Bilatu botoia edo teklatuko Intro tekla. Egindako eskaerari erantzunez, bilatzaileak bilaketaren emaitza guztien kopurua erakusten du, hau da, datu-basean aurkitutako dokumentuena, bilaketan hobekien kokaturiko emaitzen gomendioekin.

"Opciones de búsqueda” botoia (1) klikatzean, bilatzaileak hainbat aukera bistaratzen ditu (2):

  • “Con todas las palabras”: Bilatzailean aukera hau dago lehenetsita, eta bilaketan erabilitako termino guztiak dituzten dokumentuak aurkitzen ditu. Bilaketa gehiago mugatzeko, nahikoa da egindako bilaketaren gainean bilaketa berri bat egitea, hau da, aurkitutako dokumentuen gainean bilaketa berri bat egitea.
  • “Con la frase exacta”: Bilaketan erabilitako termino zehatzak dituzten dokumentuak aurkitzen ditu. Bilaketa mota honekin aldaera semantiko minimoa egin daiteke.
  • “Con la expresión literal”: Bilaketa batean zehaztasun handiena lortzeko, sartutako terminoak komatxo artean jarri behar dira. Bilaketa oso zehatza izango da (zenbakia eta generoa kontuan hartzen ez diren arren). Bilaketa mota hau oso erabilgarria da esaera edota esamolde konplexuak nahiz espezifikoak aurkitzeko.
  • “Con operadores lógicos”: Y, O, NO. Dokumentuak bilaketa konplexuetan oinarrituta bilatzen dira. Bilaketa konplexu horietan hitzak, hitz-multzoak edota sinonimoak erabil daitezke eta baita termino jakin batzuk bilaketatik kanpo utzi ere.
  • “Con alguna de las palabras”: Bilatzaileak bilaketa-eremuan idatzitako terminoren bat duten dokumentuak aurkitzen ditu.
  • “Por número de referencia TOL”. Bazterketa bidezko bilaketa da. Bereziki erabilgarria da dokumentu zehatzak aurkitzeko, haien TOL zenbakia ezagutzen denean. Bilaketa aukera hau gure edozein bilatzailetatik egin daiteke, nahikoa da TOL erreferentzia-zenbakia sartzea (adibidez, TOL1229740) dokumentu zehatza aurkitzeko.

Tirant Primek zortzi bilatzaile espezifiko edo aurreratu ditu, bilaketa eremu propioekin eta nabigazio sistema partikularrekin: "Jurisprudencia" , "Legislación", "Formularios", "Doctrina", "Consultas", "Esquemas", "Voces" eta "Temas".

Informazio gehiago goiko menuko erlaitzean edo esteka honetan: