Datu-baseak hainbat erakunde publiko eta pribaturi egindako kontsulta sorta zabala jasotzen du, profesionalek maiz planteatzen dituzten zalantzak argitzeko. Besteak beste, Zerga Zuzendaritza Nagusiak (Dirección General de Tributos, DGT), Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (Agencia Tributaria), Lan Ministerioak (Ministerio de Trabajo), Notariotzak (Notariado), Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuak (Instituto de Contabilidad y Auditoria de Cuentas, ICAC), Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialak (Colegio Oficial de Graduados Sociales) eta beste hainbat erakundek egindako kontsulten erantzunak jasotzen dira. Gainera, Tirant Prime argitaletxearen erabiltzaileek planteatutako kontsultak ere gehitzen dira datu-basean, interes orokorrekoak izan daitezkeela uste denean.
Bilaketa bat egitean, Tirant Primek “Con todas las palabras” / Hitz guztiekin eremua erabiltzea aholkatzen du, “Consulta”/Kontsulta ebazten duen “Órgano Emisor” / Organo igorlea aukerarekin batera.
Bilatzaileak bilaketa-kutxa bat du kontsultak idazteko, operadore logikoak erabiltzeko eta hainbat bilaketa-aukerarekin jolasteko aukera eskainiz.

Ondoko kutxetan, bilaketak mugatu ahalko ditugu izenburuaren, eremuaren, kontsulta motaren, igorlearen edota dataren arabera.

Bilaketa bat egitean, emaitzak erdialdean agertuko dira eta aukera hauek aurkituko ditugu:
