Lege-bilatzaileak edozein arau-mailatako arauak aurkitzeko aukera ematen du. Hemen ordenamendu juridiko eguneratua eta finkatua aurki dezakegu.
Argitaletxeak "Buscar en toda la legislación" bilaketa-kutxa erabiltzea gomendatzen du, nahi izanez gero beste irizpide batekin konbinatuz ("Nº de artículo", "Boletín", "Rango", "Localidad", "Fecha" edota "Vigencia").
"Buscar en toda la legislación" bilaketa-kutxak, bilatzaile orokorrak bezala, bilaketak egiteko zenbait aukera eskaintzen ditu: hitz guztiekin, esaldi zehatzarekin, terminoetako batzuekin, erreferentzia-zenbakiarekin edo "Proximidad" aukerarekin.
Bilaketa bat mugatu daiteke iragazkiak aplikatuz edota bilaketa-kutxan termino gehiago sartuz. Gainera, "Resultados de búsqueda" edo "Textos legales originales" ere klika daiteke, berreskuratu nahi den informazioaren arabera. Emaitzak garrantziaren edo dataren arabera ordena daitezke. Bilatu nahi dena aurkitzean, izenburuan klikatu besterik ez da egin behar.
“Legislación Básica” bilatzaileak ordenamendu juridiko komunitarioaren, estatalaren, autonomikoaren eta foralaren oinarrizko testuak biltzen ditu, eta gaika sailkatuta daude. Horrela, ez dugu bilaketarik egin beharko oinarrizko araudia aurkitzeko.
Bilatzaile honetan, lehenik eta behin bilatzen ari garen dokumentuaren gaia ("CE y otras normas", "Privado", "Laboral", "Penal", "Financiero-Tributario", "Público" edo "Unión Europea" aukeratuko dugu, goiko partean (1). Azpialdean aurkibide bat (2) agertuko da, bila gabiltzan informazioa aurkitzen lagunduko diguna. Atal batean klik egitean, dokumentu nagusirako esteka bat (3) eta garrantzitsuak izan daitezkeen beste dokumentu batzuk agertuko zaizkigu (4).
Aurkibide honetan testu arauemaile garrantzitsuenak sartzen dira, jarduera ekonomikoaren, estatuaren eta autonomia-erkidegoaren arabera ordenatuta. Aurkibidetik bilatu behar interesatzen zaigun dokumentua, eta ezkerraldean dagokion esteka agertuko da, aurreko idatziekin batera (baldin baleude) eta baliagarriak izan dakizkigukeen beste dokumentu batzuekin batera.
“Índice de Legislación” atalak sistematikoki aurkeztutako ordenamendu juridikoa eskaintzen du: eremu geografikoaren, gaien, arauaren mailaren eta sekuentzia kronologikoaren arabera antolatutako arauak. Gainera, bilatzaile espezifiko bat du, bilaketak egiten dituena arauen izenburuetan (adibidez, Kode Zibila) edo zenbakizko erreferentzietan.
Bilaketa-kutxa edo aurkibidea erabil daitezke nabigatzeko, eta interesatzen zaigun dokumentuan klik eginez gero, eskuinaldeko eremuan bistaratuko da. Beste dokumentu garrantzitsu batzuk ere eskaintzen ditu, eta beste data batzuetako idatziak ere bai (baldin baleude). Estekan klik egin behar da dokumentua irakurri ahal izateko.
Aurkibideak honako atal hauetan nabigatzeko aukera ematen du:
Atal honetan, dokumentuak enpresa, sektore edota eremu geografikoaren arabera bila daitezke. Bilaketak egiteko aurkibidea (hitzarmenaren eremuaren araberako bilaketa) edota bilaketa-kutxa (data eta eremua mugatuz egin daitekeen bilaketa) erabil daitezke. Gainera, hitzarmen kolektiboen batzorde aholku-emaile nazionalerako esteka ere eskaintzen du.
1. Hitzen araberako bilaketa (bilaketa-kutxa)
Hitzen araberako bilaketa bat egitean, ezkerraldeko iragazkiak erabiliz edota bilaketa-kutxatik bertatik mugatu/findu daitezke emaitzak.
Interesatzen zaiguna aurkitu eta izenburuan klik egitean, erlazionatutako dokumentuak agertzen dira, eta estekan klik egitea nahikoa da dokumentua bisorean bistaratzeko.
Bisoreak testua bi modutan irakurtzeko aukera ematen du: nabigatzailearen PDF bisorearekin edota orrialde berean, bisorearen azpian.
2. Hitzarmenaren eremuaren araberako bilaketa (aurkibidea)
Bilaketa mota honetan, interesatzen zaigun eremua aurkibidean aurkitu, klikatu eta hitzarmenen zerrenda bistaratzen da eskuinaldean.
“Textos legales originales (Disposiciones)” ataleko bilatzaileak aukera ematen digu xedapen orokorrak eta bestelako lege-xedapenak aurkitzeko. Estatuko Aldizkari Ofizialeko (BOE) I. eta III. ataletan 1960tik geroztik argitaratutako Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Europako legeria guztia jasotzen du bilatzaile honek.
Bilaketa egiterakoan, bilaketa-kutxa orokorra dugu. Bertan, nahi diren bilaketa-terminoak eta hainbat aukera daude gure bilaketa honako hauen arabera mugatzeko: Data, Eremua (Estatukoa, Autonomikoa edo Europarra), Jatorria (bilatu nahi dugun BOE), Maila edo Atalak.
Dokumentu jakin batean nabigatuz gero, lege-testu originalak ikus daitezke, eta kontsolidaziorik ez duten arren, arauaren barruko azterketa juridiko bat eskaintzen dute.
“Legislación internacional” atalaren barruan, atzerriko ordenamendu juridikoetarako esteken bilduma zabala berreskura daiteke. Bilaketa-kutxan zabaltzen den menuan herrialdea aukeratzen da eta aukeratutako herrialdeari dagozkion webgune ofizial zein pribatuetan nabiga daiteke.
Oharra: Atal honek estekatzen dituen webguneak ez ditu Tirant Prime-k kudeatzen eta, beraz, jabeek edukia alda dezakete argitaletxeari abisatu gabe.
Interfazeak aurkibide bati esker dokumentuan zehar nabigatzeko aukera ematen du, baita bilaketa-kutxan bilatzeko aukera ere. Sekzioen artean nabigatzeko edo erlazionatutako dokumentaziora iristeko, beste aurkibide bat dago lehenengoaren ezkerraldean.
Eskuinean, bistaratzailea dago. Bertan, dokumentua eta izan ditzakeen iruzkinak irakur daitezke. Iruzkin osoak irakurtzeko, "Ver más" botoia sakatu behar da, eta deskargatu ere egin daiteke PDF formatuan irakurtzeko.