Tirant Prime (Euskaraz): Doktrina

"Doctrina” atalean argitaletxearen funts praktiko osoa aurkitzen dugu, beste aldizkari eta artikulu doktrinalez gain. Atal hau liburutegiko funts interaktibo bat da, libreki kontsultatu daitekeena beste dokumentu-mota batzuetarako erabiltzen diren bilaketa-aukera berberak erabiliz.

Bilaketa egiteko operadore logikoak (boolearrak) eta emandako bilaketa-aukerak (argitaletxeak "hitz guztiekin" aukera gomendatzen du) erabil daitezke, eremu batetik edo batzuetatik iragazi, edota egileen nahiz dataren arabera bilatu.

Bilaketak mugatzen/fintzen joan gaitezke bilaketa-kutxan termino gehiago sartuz edota ezkerreko iragazkiak aplikatuz. Lortutako emaitzak garrantziaren edo dataren arabera ordenatu daitezke, eta emaitzen zerrenda ere inprima daiteke. Azkenik, interesatzen zaigun dokumentu bat aurkitzen badugu, izenburuan klikatu behar da. 

Izenburuan klikatzean, dokumentuaren epigrafeak bistaratzen dira beste pantaila batean. Izenburuan edo TOL zk.an klikatuz gero, dokumentua irekitzen da. “Vista rápida” botoiak leiho txiki bat irekitzen du, eta horrela dokumentua irakur daiteke bistaratzaile orokorra zabaldu gabe.

Gainera, "Opciones" botoian, dokumentu osoa edo haren zati bat deskargatu (PDF, DOCX edo HTML formatuan), inprimatu edo partekatu (email batera bidaliz) daiteke.