Tirant Prime (Euskaraz): Espezialitateak

Especialidades erlaitzean baliabide desberdinak ditugu eskura, gaiaren arabera antolatuta.

Gai bakoitzaren barruan informazioa erlaitz desberdinen bidez berreskuratzeko aukera dago. Atal guztiek erlaitz hauek dituzte: Buscador, Voces, Legislación, Biblioteca, Esquemas eta Novedades. 

  • Bilatzailean, dokumentuak bilaketa-kutxa batetik bilatu edota berreskuratu daitezke.

  • Voces atalean bilaketak egin daitezke bilaketa-kutxa batetik (1) edota aurkibide batetik abiatuta (2). Aurkibideko terminoren batean klik egitean, dokumentu garrantzitsuetarako estekak bistaratzen dira eskumaldean (3). 

  • Legislación atalaren barruan hainbat erlaitz ageri dira (1), eta atal gehienetan bezala, ezkerraldean aurkibide bat bistaratzen da (2) eta eskumaldean dokumentuetarako estekak agertzen dira (3).

  • Biblioteca atala gai bakoitzerako espezifikoa da. Argitaletxearen liburu elektronikoak irakurtzeko aukera ematen digu, baina kontuan izan behar da normalean liburuaren lehen 30 orrialdeetarako sarbidea baino ez dugula izango. Liburuak bilatzeko bilatzailea erabili dezakegu (1) edota gaien inguruan bilatu (2); horrez gainera, zenbat orritara sar gaitezkeen adierazten digu (3) eta aipuak deskargatzeko aukera ere ematen digu (4).

  • Esquemas atalak eskemak deskargatzeko aukera ematen digu (1), ezkerraldeko aurkibidean nabigatuz (2). 

  • Novedades atalean azkeneko berrietara sarbidea izango dugu, dokumentu motaren arabera sailkatuta. 

Erlaitz batzuk gai gehienetan aurki daitezke: 

  • Formularios atalean formularioak deskargatzeko aukera dago.

  • GPS erlaitzean gida tematiko bakoitzaren dokumentu osoa irakur daiteke. Testua hautatu eta kopiatzeko aukera ematen du, eta baita aipu edo erreferentzia bibliografikoa zuzenean kopiatzeko aukera ere. Ahots sintetikoaren irakurketa, modu iluna, eta dokumentuaren barruan informazioa berreskuratzeko bilaketa-kutxa bat ditu (1). 2garren taldeko bigarren ikonoan klikatzean, dokumentuaren eskema ikus daiteke, nabigazio errazago bat ahalbidetuz dokumenatuaren zehar (3).

  • Azkenik, kalkulagailu ezberdinak aurkituko ditugu espezialitatearen arabera: 
    • Epeen kalkulagailua: "Financiero y tributario", eta "Laboral" espezialitateetan
    • Kalkulagailu fiskalak: "Financiero y tributario", eta "Arrendamientos urbanos" espezialitateetan
    • Kalkulagailu ekonomikoak: "Financiero y tributario", "Mercantil", "Propiedad horizontal" eta "Extranjería" espezialitateetan
    • Pentsioen kalkulagailua: "Contabilidad" espezialitatean

Hauek dira atal bakoitzean aurki daitezkeen erlaitzak:

  • Laboral: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, GPS , Convenios, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Consultoría, Calculadora de plazos eta Herramientas laborales.

  • Financiero y tributario: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, GPS, Biblioteca, Impuestos, Consultas, Esquemas, Novedades, Consultoría, Calculadora de plazos eta Calculadoras fiscales.

  • Mercantil: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Consultoría eta Calculadoras económicas.

  • Propiedad horizontal: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, GPS, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Consultoría eta Calculadoras económicas.

  • Concursal: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, GPS, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Diario concursal, Consultoría eta Calculadoras económicas.

  • Extranjería: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, Biblioteca, Esquemas, Novedades eta Consultoría.

  • Arrendamiento urbanos: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Consultoría eta Calculadoras económicas. 

  • Contabilidad: Buscador, Voces, Legislación, GPS, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Consultoría eta Calculadoras fiscales.

  • Familia: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, GPS, Biblioteca, Esquemas, Novedades, Consultoría eta Calculadoras de pensiones.

  • Urbanismo y edificación: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, Biblioteca, Esquemas, Novedades eta Consultoría. 

  • Contratos: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, Biblioteca, Esquemas, Novedades eta Consultoría.

  • Penitenciario: Buscador, Voces, Formularios, Legislación, Biblioteca, Esquemas, Novedades eta Consultoría.