Tirant Prime (Euskaraz): Emaitzak

Kontsulta egin ondoren, Datu-Baseak dokumentuen zerrenda bat eskaintzen du lortutako emaitzekin:

  1. Egindako bilaketa eta lortutako emaitzen kopurua ikus daiteke.
  2. Emaitzak Garrantziaren arabera ordenatuta agertzen dira, baina goranzko edo beheranzko dataren arabera ere antolatu daitezke.
  3. Dokumentu bakoitzaren testu osoa irakur daiteke.

Emaitzen orrian, hainbat aukera daude emaitzak iragazteko eta, horrela, egindako bilaketak gehiago doitzeko:

  1. Pantailaren ezkerraldean, emaitzak Ámbito/Eremua, Rango/Tartea, Boletín/Buletina edota Año/Dataren arabera iragaz daitezke. Nahi adina aukera hauta daitezke emaitzak doitzeko.
  2. Emaitzen orria ere mugatu edo findu daiteke gehiago, lortutako emaitzen gainean bilaketa berriak eginez.
  3. Ikusiko ditugun dokumentuen baliozkotasuna aukeratu dezakegu: Todos, Solo vigentes edo Solo derogados
  4. Azkenik, bilaketak gorde edo alertak sor daitezke, eta baita emaitzen zerrendak inprimatu ere.