Tirant Prime (Euskaraz): Dokumentuari buruzko informazioa

Dokumentuari buruzko informazioa

Bilaketa bat egin eta interesatzen zaigun dokumentura sartzean, datu-baseak informazio osagarri interesgarria eskaintzen du, hala nola:

Ezkerraldean (1) informazio gehigarria ikusten da. Dokumentuan erraz eta eroso nabigatzeko aukera eskaintzen duen aurkibideaz (2) gain, beste aukera hauek ere badaude: "Redacciones"(data desberdinen arteko konparazioak egiteko), "Secciones",("Texto", "Observaciones" eta "Vigencia"), "Documentación Relacionada" ("Esquemas", "Doctrina", "Formularios", "Jurisprudancia", "Legislación" eta "Consultas"), "Documentos citados", "Documentos que me citan", "Otros usuarios consultaron", "Clasificación"eta "Legislación Básica".

Dokumentuan termino espezifikoren bat bilatzeko, bilaketa-kutxa (3) erabil daiteke. Dokumentua ozen irakurtzeko tresna ere badugu (4), deskargatzeko aukera (5) eta dokumentu-bistaratzaile sinplifikatuago bat irekitzeko aukera (6). Azkenik, bisorean (7) dokumentua irakurri edota iruzkinak irakur daitezke, zati espezifikoak soilik deskargatzeaz gain.

Bilaketa-terminoak horiz nabarmenduta agertzen dira, eta termino horiek dituzten paragrafoak bakarrik erakusteko aukera ere badago. Gainera, goiko barran hainbat tresna daude eskura; hala nola, dokumentua azpimarratzeko, oharrak gehitzeko, dokumentuaren alertak jasotzeko, etab.