Tirant Prime (Euskaraz): Jurisprudentzia

Jurisprudentzia atalean, mota guztietako ebazpen judizialak eta administratiboak aurki daitezke. Dokumentu mota honen araberako bilaketak egiteko, Jurisprudentzia atala hautatu behar da menu nagusian, eta nahi diren bilaketa-terminoak sartu. 

Sartutako bilaketa-terminoak aurkitzeko hainbat aukera daude:

  1. Bilatzaileak Con todas las palabras aukera erabiltzen du; aukera hori du lehenetsita, baina beste edozein aukera hauta daiteke.
  2. Eragile logikoak (eragile boolearrak) erabili daitezke termino bat baino gehiago bilatzeko.
  3. Bilatzaile orokorrean egindako bilaketa osatu bilaketa-eremu espezifikoak erabiliz: Origen, Tipo de resolución, data zehatz bat edo Sentido del fallo, adibidez.

Eremu espezifiko hauek aurkibide/tesauro bat zabaltzen dute, eta bertan interesatzen zaizkigun terminoak aukera ditzakegu. Adibidez:

Origen eremuan organo igorlea aukera daiteke:

Sentido del fallo eremuan epaitzaren zentzuaren arabera bilatu dezakegu, modu honetan, datu-baseak aukeratutako epaitzaren zentzua duten ebazpenak erakutsiko dizkigu:

Buscador de norma eremutik erraz aurki daiteke arau espezifikoekin edota artikulu zehatzekin lotutako Jurisprudentzia:

Emaitzen orrialde batean, ondorengo elementu hauek nabarmendu ditzakegu:

  1. Bilaketaren emaitzak garrantziaren arabera antolatuta agertzen dira, eta ordena dataren edota jatorriaren arabera alda daiteke.
  2. Jurisprudentziari dagozkion emaitzak balio gehigarriko informazio batekin erakusten dira, marka batekin, erabiltzaileari aurkitutako dokumentuen artean sententzia garrantzitsuenak erraz antzematen laguntzeko. Horretarako, emaitzen aurrean Tirant bereizgarria agertzen da, 0tik 3ra bitarteko garrantzia adieraziz.
  3. Jurisprudencia ataleko bilatzaileak iragazki ugari ditu, emaitzen orriaren ezkerraldean, informazioa hainbat elementu juridikoren arabera mugatzen joateko.
  4. Jurisdikzio bat hautatzean, iragazki gehiago agertuko dira, adibidez: Tipo de resolución, Procedimiento y recursos, Conceptos, Sentido del fallo, Costas procesales, Abokatua eta Txostengilea iragazkiak barne.