Océano Discovery Library (Euskaraz): Océano-n bilatu

Océano-n bilatu

Océano-ren bilatzaile orokorra oso erabilgarria da informazio orokorra bilatzeko edo orotariko informazio-iturrietan bilaketak egiteko. Bestalde, Liburutegiko errekurtso bibliografiko guztietan (inprimatutako liburu eta aldizkariak zein baliabide elektronikoak) aldi berean bilaketak egitea ahalbideratzen du.

Hala ere, kontuan hartu behar dugu Océano-k aldi berean baliabide ugarietako emaitzak berreskuratzen dituela, eta, hori dela-eta, bilaketek emaitza asko itzuli ohi dituztela. Beraz, bilaketa mota hau ikerketa baten hasieran edo gai orokorrak bilatzeko soilik gomendatzen da.

Océano-k modu erraz batean errekurtso bibliografikoak bilatzeko aukera ematen digu. Bilatu nahi ditugun hitzak idatzi, bilaketa eremua aukeratu (“Dena” edo bilaketa eremu zehatz bat: Katalogoa, Artikuluak eta gehiago edo Loiola Gordailua) eta luparen irudiaren gainean klik egitea besterik ez dugu:

 

Océano-ren bilaketa aurreratuak bilaketa eremuak aukeratzea eta operadore boolearren bidez bilaketa kontsulta konplexuak eraikitzea ahalbideratzen du; hauek oso bilaketa tresna baliagarriak dira. Gako-hitzen arteko harremanen bidez katalogoari modu eraginkorrean galdetzea ahalbidetzen dute. Horrela, gure informazio-premietatik gertuen dauden emaitzak lortuko ditugu, gure bilaketa eremua zabalduz (adibidez: irish OR celtic), edo murriztuz (irish AND celtic; irish NOT celtic). Bilaketak ondorengo parametroen arabera definitzeko aukera ematen digu:

  • Izenburua
  • Egilea/sortzailea
  • Materia
  • Deskribapena
  • Sortze-data
  • Documentu zenbakia
  • Signatura
  • Editorea

Bilaketa aurreratuan ere, bilaketa orokorra (Dena) edo mugatua egin daiteke, baliabide jakin bati atxikituz: Katalogoa, Artikuluak eta gehiago, Loyola Biltegia edo Ebsco. Bestalde, bilaketa "Edozein eremu" edo eremu zehatz batean egin daiteke, eta, gainera, gako-hitza dokumentuan nola azaltzen den aukeratu dezakegu (barruan honako hau du/ (zehatza) da/ (honako honekin) hasten da). Era berean, ahalik eta zehatzen izan gaitezen, behar ditugun hainbeste lerro gehitu ditzakegu (+ Gehitu lerro berri bat) operadore boolearrak erabiliz (AND/ OR /NOT). Azkenik, eskuineko aldean, material mota, hizkuntza eta argitalpen datarekin loturiko filtroak gehitzeko aukera izango dugu.

Bilaketa azkar bat zein aurreratua egiteaz gain, emaitza hobeak lortzeko, bilaketarako tresna ezberdinak erabili ditzakegu:

  • Esaldi bat bilatzea
  • Zehaztutako edozein hitz edo esaldi bilatzea
  • Zenbait hitz edo esaldi bilaketatik kanpo uztea
  • Komodinak erabiltzea
  • Hitzak taldekatzea

Esaldi bat bilatzea

Esaldi zehatz bat bilatu nahi bada komatxoen artean idatziko dugu. Posible da bilaketan hitzak eta esaldiak konbinatzea.

OHARRA: Esaldia komatxoen artean idazten ez bada, sistemak idatzi ditugun hitz guztiak dituzten erregistroak bilatuko ditu, hauek non dauden, batera dauden edo eta zein ordenetan agertzen diren kontuan izan gabe.

Adibidez, global warming termino bakar gisa bilatzeko, “global warming” idatziko dugu bilaketa kutxan:

Zehaztutako edozein hitz edo esaldi bilatzea

Bilaketa kutxan idatzitako hitz edo eta esaldietariko bat gutxienez agertzen dituzten erregistroak bilatzeko aukera dago. Horretako, hitz edo eta esaldien artean OR idatzi.

OHARRA: Océano-k, hitz edo esaldien artean OR edo NOT zehaztu ezean, bere gain hartuko du idatzi ditugun hitz guztiak bilatu behar dituela.

Adibidez, Irish edo eta Celtic hitzak dituzten erregistroak bilatzeko, honakoa idatziko dugu bilaketa kutxan:

OHARRA: Bilaketa terminoen artean operadore boolearrak erabiltzeko azken hauek letra larriz idatzi behar ditugu (AND, OR edo NOT). Bestela, Océano-k bilaketaren partetzat hartuko ditu.

Zenbait hitz edo esaldi bilaketatik kanpo uztea

Zenbait hitz edo esaldi jakin duten erregistroak bilaketatik kanpo uzteko aukera dago. Horretarako, NOT idatziko dugu eta jarraian bilaketatik kanpo utzi nahi dugun hitza edo esaldia.

OHARRA: Océano-k, hitz edo esaldien artean OR edo NOT zehaztu ezean, bere gain hartuko du idatzi ditugun hitz guztiak bilatu behar dituela.

Adibidez, Celtic hitza duten erregistroak bilatzeko eta Irish hitza dutenak alde batera uzteko, honakoa idatziko dugu bilaketa kutxan:

Komodinak erabiltzea

Bilaketetan ondorengo komodinak erabiltzeko aukera dugu:

? — galdera ikurrak bilatu nahi den hitzeko hizki bat ordezkatzen du. Adibidez, Wom?n idatziz gero woman edo eta women bilatuko dugu.

* — Hitz baten amaieran izartxoa gehituko dugu hitz hori zein hitz horrekin hasten diren hitzak dituzten emaitzak lortzeko. Adibidez, cultur* idatziko dugu testu horrekin hasten diren hitzak bilatzeko, culture, cultural edo culturally esate baterako.

OHARRA: Sistemak ez ditu bilaketaren hasieran dauden komodinak kontuan hartzen. Adibidez, sistemak ?aying eta *aying terminoak aying bilatu nahi bagenu bezala tratatuko ditu.

Hitzak taldekatzea

Bilaketa batean parentesien bidez hitzak taldekatu daitezke. Adibidez, Shakespeare eta tragedy edo sonnet bilatzeko honakoa idatziko dugu bilaketa kutxan:

Plataforma nabarmenak

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea