Web of Science (Euskaraz): Autore bilaketa

Autores

Ikertzaile bilaketak autore jakin baten informazio bibliografiko guztia berreskuratzeko aukera ematen du, izendapenean egon daitezkeen aldaketak kontuan hartuta.

Lehenik eta behin, ondorengoak adierazi behar ditugu:

  • Izena eta abizena
  • Web of Science-eko Researcher ID edo ORCID zenbakia
  • Erakundea

"Búsqueda por nombre" edo izenaren araberako bilaketa hautatu eta anbiguoak diren izen-abizenak jarriz gero, herrialdea eta afiliazioa adierazi beharko dira emaitzen orrira sartu aurretik.

Autore bilaketa egin ondoren, autorearen profilera bideratuko da edo, emaitza bat baino gehiago izanez gero, autoreen zerrenda bat emango da:

1. WoS-ek autoreen emaitzak irazteko aukera ematen du ondorengo datuak emanda:

  • Autorearen izena
  • Erakundeak
  • Gai-kategoriak
  • Herrialdeak/Eskualdeak

2. Emaitzak garrantzia edo argitalpen-urtearen arabera ordenatzea.

3. Autore berarentzako profil desberdinak aurkituz gero, horiek hautatu eta "Ver como registro combinado" botoian klik egin, hautatutako profilen datuak batzen dituen profil batean sartu ahal izateko.

Autore-erregistro bakoitzak honako informazioa eskaintzen du:

  1. Autorearen izena, izenaren aldaerak eta erakunde-afiliazioa
  2. Argitalpen-zerrenda, emaitz multzoan ikusteko eta esportatzeko aukera, testu-osorako estekak barne
  3. Web of Science-eko aipu-sarea ikusteko aukera
    • h indizea
    • Guztira aipatutako aldiak
    • Zein artikulutan aipatzen diren
    • Argitalpen kopuru osoa
    • Beamplot

4. Orain norberaren perfilaren berifikazioa egitea eta jabetza erreklamatzea posible da. Horretarako, "Reclamar mi registro" aukera sakatu behar da

WoS-ek iruzkinak bidaltzeko aukera ematen du, autore-erregistroak hobetzeko eta argitalpen-erregistroak etengabe zuzentzeko:

Web of Science Researcher ID

Autoreak