Web of Science (Euskaraz): Aipuei buruzko txostena

Nola sortu aipuei buruzko txosten bat

Bilaketa-emaitzen orrialdetik, “Informe de citas” (aipuen txostena) aukeraren bidez egiten da. 

Tresna honekin emaitzen aipu-txostena sor daiteke. Txostenean, urtearen araberako emaitzen zerrenda eta aipuen banaketa ematen dira. Modu honetara, artikulu bat zein urtetan aipatu den gehien, aipamenak noizkoak diren, eta artikulua egun erreferentziakoa ote den ikus daiteke, besteak beste.

Azkenik, argitalpen bakoitzak urtero izan duen aipamen kopuruaren taula dago ikusgai, Excel formatuan deskargatu daitekeena.