EndNote Click nabigatzaileetarako luzapen bat da (Chrome, FireFox, Opera, Edge), doako instalazio eta erabilerakoa, eta argitalpen baten testu osoaren PDF bertsio onena bilatzen duena automatikoki. Sarrera irekiko bertsioa bilatzeaz gain, erabiltzaileek beren liburutegiko harpidetzen bidez eskuragarri dauden testu osoak bilatzeko aukera ere ematen du. Web of Science, PubMed eta beste 20.000 webgunetan automatikoki funtzionatzen du.
EndNote Click-era Web of Science bidez sar daiteke, edo zuzenean helbide honen bidez:
1. Nola instalatzen da EndNote Click?
Web of Science-etik, ‘Productos’ estekan klik eginez, goiko barran:
2. Instalatu ondoren, nabigatzailearen goiko barran zuzeneko sarbide bat sortuko da. Bertatik bilaketak egin ahal izango dira eta dokumentuak gordeta dituen Locker-ean sartu ahalko dira:
3. Sarrera irekiko erregistro bat hautatzean, View PDF erlaitza agertuko da, eta dokumentua ‘Nire EndNote Click’ Locker-ean gordeko da, inprimatzeko, deskargatzeko, partekatzeko… aukerarekin: