Web of Science-ek analisi bibliometrikorako tresna hauetara sarbidea ematen du:
Aldizkari akademiko eta zientifikoen inpaktu-faktorea eta horiek ikerketa globalean duten eragina ezagutzeko funtsezko baliabidea. Datu estatistikoak ematen ditu artikuluen aipuetan oinarrituak, aldizkarien garrantzia ebaluatzeko aukera ematen dutenak, eta aldizkarien artean alderatzen ditu, beren gai-arloaren barruan.
Aipuetan oinarritutako datu estatistikoak ematen ditu, ikerketaren errendimendua ikusteko eta zientziaren hainbat eremutako joeren jarraipena egiteko.
Incites-ek ikertzaileen ekoizpen zientifikoa ikusi, aztertu eta ebaluatzeko aukera ematen du, hainbat mailatan: banakakoa, argitalpenetakoa, instituzionala eta eskualdekoa. Besteak beste, unibertsitatearen, sailen, jakintza-arloen eta egile indibidualen profil orokorrak sortzeko balio du.
Analisi bibliometrikoko tresna horretara sartzeko beharrezkoa da erabiltzaile bat eta pasahitz bat edukitzea. Interesa izanez gero, jarri harremanetan Liburutegiarekin.