Emaitzen analisia bilaketa-emaitzen orritik egiten da, “Analizar resultados” aukeran.
Tresna honek emaitza-talde bat hautatu eta, hainbat irizpideren arabera, analisia egiteko aukera ematen digu: egilea, argitalpen-urtea, hizkuntza, erakundea, etab. Modu honetara, hainbat alderdiri buruzko informazioa lor dezakegu, hala nola (1) gai bati buruz ikertzen duten pertsonak nortzuk diren, (2) gai bati buruz ikertzen duten erakundeak zeintzuk diren, (3) ikerketa mota bat finantzatzen duten erakundeak zeintzuk diren, etab.
Azterketa egiteko, nahi den irizpidea hautatu besterik ez da egin behar.
Analisia egin ondoren, taulako errenkadetako edozein hauta dezakegu eta dagozkion emaitzak bistaratu, edota informazio hori esportatu, Web of Science-tik kanpoko datuak prozesatzeko programetan erabili ahal izateko.