Web of Science on-line plataforma bat da. Informazio bibliografikoa eta informazioaren analisirako datu-baseak eta ikerkuntza lan ezberdinen ebaluaketa eta errendimendua aztertzea ahalbidetzen duten tresnak batzen ditu bere baitan. Bere helburua, beraz, ez da dokumentuen testu osoak ematea, euren kalitate zientifikoa neurtuko dituen analisirako tresnak eskaintzea baizik.
Interfaz bakarretik konektatu daiteke datu-base ezberdinetara, aldi berean kontsulta bakarra edo anitzak eginez.
Jakintza-alor ugarietako edukiak eta goi-maila akademiko zein zientifikoko informazioa eskaintzen ditu.