Web of Science (Euskaraz): Alertak

Bilaketak eta alertak

Web of Science-ek bilaketak gordetzeko eta alertak sortzeko aukera ematen du. Horren helburua erabiltzaileari gai, egile edo argitalpen baten jarraipena egitea erraztea da, Web of Science-ra intereseko irizpideak betetzen dituzten dokumentu berriak aurkezten direnean abisuak bidaliz.

Honako alerta mota hauek sor daitezke: aipuen alertak, aldizkarien alertak, bilaketen alertak, egileen alertak eta gomendioen alertak. 

Alertak sortu

Intereseko dokumentu batek aipua jasotzen duenean, sistemak jakinarazpena bidaltzen du:

Sistemak jakinarazpena bidaltzen du publikazio bateko artikuluak indexatzen direnean:

Sistemak aukera ematen du emaitza kopurua automatikoki eguneratzen duen bilaketa jakin bat monitorizatzeko, adierazitako ezaugarriak dituen dokumentu berri bat sortzen denean. Alerta bat sor daiteke WoS-ek ematen duen edozein bilaketa-eremutarako, horien artean gaia edo egilea:

Sistemak ohartaraziko digu aukeratutako egile batek argitalpen edo aipamen berri bat jasotzen duenean:

Alerta-sistemak mezu elektroniko bat bidaliko digu hilero gure gomendio pertsonalizatuekin: