LibGida honen helburua lan zientifiko mota hauei buruz eta beren sortze-prozesu orokorrari buruz informazioa ematea da, ideia nagusi batzuk eta aholku baliagarriak emanez eta baita gure ikerlariei bilaketa urratsean laguntza eskeiniz ere.
LibGida honetan, besteak beste, berrikuspen motak eta burutzeko urratsak azalduko ditugu, protokoloa eta eskura ditugun hainbat baliabide.
Ezaugarri nagusiak
Beste ikertzaile batzuek sortutako informazioa aztertzen duen lan zientifikoa da. Helburua abiapuntu-galdera bati erantzutea da gai horren inguruan sortu diren lan egokienen laburpen zehatza eta aurreiritzi gabekoa eginez. Metodologia sistematiko eta zehatzak erabiltzen dira, ondorioak atera eta erabakiak hartu ahal izateko.
“A systematic review attempts to collate all the empirical evidence that fits pre-specified eligibility criteria in order to answer a specific research question. It uses explicit, systematic methods that are selected with a view to minimizing bias, thus providing more reliable findings from which conclusions can be drawn and decisions made” (Antman et al 1992, Oxman and Guyatt 1993)
Erakundea | Esteka | Arloak |
Cochrane Collaboration | https://www.cochrane.org/ | Eraginkortasun-berrikuspenak; Osasungintza |
Joanna Briggs Institute (JBI) | https://jbi.global/ | Batez ere erizaintza, berrikuspen kualitatiboak barne |
Campbell Collaboration | https://www.campbellcollaboration.org/ | Hezkuntza, nazioarteko garapena, gizarte-ongizatea |
What Works Clearinghouse | https://ies.ed.gov/ncee/WWC/ | Hezkuntza |
International Initiative for Impact Evaluation | https://www.3ieimpact.org/ | Esku-hartze sozial eta ekonomikoen eraginkortasuna errenta baxu eta ertaineko herrialdeetan |
Network for Business Sustainability | https://nbs.net/ | Ingurumen-politika, hornikuntza-kate eta berrikuntzari buruzko berrikuspen sistematikoak |