Datu-ateratze egituratu eta antolatu bat beharrezkoa da berrikuspen sistematiko edo meta-analisia egiteko. Honek aukeratutako lanen baliozkotasuna ebaluatzen eta hauen azterketa, sintesia eta interpretazioa errazten lagunduko du. Datuak formatu bera duten tauletan jartzeak ikerlanen arteko konparazioa errazten du. Gainera, formatu bateratuak datuak beste programa batzuetara transferitzea errazten du.
Zertarako:
Kontuan izan beharrekoak: meta-analisirako datu numerikoak antzeman behar dira eta emandako zifrak osatu gabe egonez gero, kalkulatu egin beharko lirateke, eskuragarri dauden grafika eta estatistiken bitartez. Praktikan, datuak ateratzea, sakonki berrikustea eta kalitatea ebaluatzea (partzialtasun-arriskuaren ebaluazioa) aldi berean gertatzen dira. Ez da arraroa arazo metodologikoak dituzten ikerketek ere datu inkoherenteak ematea, eta hori agerian geratzen da datuak ateratzean.
Komeni da ikerlan bakoitzetik ateratako datuak wordsheet edo excel batean behintzat jasotzea. Lan honetan gutxienez bi ikerlari arituko dira.
Norberak nahiago duen moduan:
Hobe da lan-orria edo lan-koadernoa garatzea, protokoloaren zati gisa. Hor sartu beharko lirateke interesatzen zaizkizun berrikuspenaren funtsezko kontzeptuak. Prozesuaren hasieran datuen lan-koaderno bat garatzeak denbora aurreztuko du urrats honetara iritsitakoan. Datuak ateratzeko lan-koadernoak zabala izan behar du, eta ez da ikerketalan bakoitzera itzuli behar izango. Berrikuspen sistematikoko galderari erantzuteko garrantzitsuak diren datuak bakarrik atera. Covidence software-ak badu datuak ateratzeko aukera.
Gida edo estandarretan datu-ateratzea era egokian nola egin adierazten dute, eta berrikuspen motaren baitan eta non argitartuko den baitan, datuak ateratzeko jarraibide zehatzak jarraitu behar dira.