Protokolo bat berrikuspen sistematiko batean egin nahi denaren plangintza zehatza da.
Berrikuspen sistematiko baten protokoloak berrikuspenaren oinarriak, hipotesiak eta aurreikusitako metodoak deskribatzen ditu. Berrikuspen edo aztertze-lana hasi aurretik prestatu behar da, eta berrikuspena egiteko gida gisa erabili.
Protokoloaren alde onak:
Komeni da protokoloa erregistratzea ikertzaileen lanak ez bikoizteko eta errepikatua izatea ahalbidetzeko. Ondorengo esteka hauetan informazio gehiago aurkituko duzu:
PRISMA-P gidalerroak 17 item edo elementu dituen zerrenda batek osatzen ditu, berrikuspen sistematikorako protokolo sendo bat prestatzea eta aurkeztea errazteko. Bere helburua berrikuspen sistematikoen eta meta-analisien protokoloen kalitatea hobetzea eta egileei sistematikoki berrikusi aurretik ibilbide-orri bat dokumentatzen laguntzea da. Beheko estekan topatu daiteke: