Berrikuspen sistematikoak: 2.Bilaketa-estrategia

Bilaketa hasteko

Ikerketa-galdera erantzungarri bat garatu ondoren, denbora hartu kontzeptu bakoitzerako sinonimo posible guztiak eta erlazionaturiko terminoak identifikatzeko. Oso abiapuntu garrantzitsua da etapa hau. Bilaketa sakontzeak bilaketak ahalik eta erregistro garrantzitsu gehien berreskuratzen dituela ahalbidetuko du.

Bilaketak zein datu-basetan eraikiko ditugun erabakitzeko gure arloko datu-base nagusiak ezagutu behar ditugu. Hausnartu beharrekoa:

  • Gure arloan egindako ikerketa non jasotzen da gehien bat?
  • Gure gaiari lotutako beste berrikuspen sistematikoetan zein datu-base kontsultatu dira?
  • Zein datu-basetan aurkitzen ditugu gure gaiarekin lotuta dauden emaitzak?

Horiek sartuko ditugu “maletan”, hau da, horiek erabiltzen ikasi behar dugu, bilaketarik eraginkorrenak egiteko.

Bilaketa aukerak eta bilaketa egokitzea

Bilaketa guztiak ez dira datu-base guztietan berdinak izango. Hasi baino lehen komeni da datu-base bakoitzeko bilaketa aukerak aztertzea. Hemen dituzu gure LibGidetan bilaketei buruzko azalpenak:

Aukeratutako datu-baseen artean Cochrane edo PubMed egonez gero kontuan izan datu-base hauek gai-sarrera zerrenda zehatza darabilkitela, MESH (Medical Subject Headings) izenekoa. Bi datu-base hauei buruzko LibGidetan informazio gehiago aurkituko duzu.

Ondorengo esteka honetan MESH erabiltzeko baliabide lagungarriak aurkituko ditugu, oinarrizko ezaugarri eta ezaugarri aurreratuagoak sakonago azalduz:

ERIC bada aukeratutako datu-base bat, komeni da bere tesauroa ezagutzea. Hemen honi buruzko argibide gehiago topatuko dugu:

PsycInfo bada aukerakoa bere tesauroa hobeto ezagutzeko laguntza hementxe:

Bilaketa datu-base guztietan ahalik eta berdintsuen burutu behar da baina hau ez da beti erraza izaten datu-base guztiek bilaketa-atal desberdinak dituztelako. Datu-base batetik bestera prozesu bera errepikatzean bilaketa datu-base bakoitzeko ezaugarrietara egokitu behar da. Laguntzerik badugu esaguzu.

University of South Australiako orientabideko PDF hauek lagungarriak izan daitezke:

Liburutegiko laguntza

Ikerketaren laguntzari lotutako edozein aholkularitza-eskaera egiteko, inprimaki hau bete:

Datu-base ezberdinetan bilatzeko informazioa

Bilatzeko aholku orokorrak

Datu-base bakoitzak bere berezitasunak ditu baina oro har hauek dira kontuan hartu beharreko aholkuak:

Operadore boolearrak:

AND: Bi baldintza bete behar dira emaitza guztietan. Emaitzak mugatu egiten ditu

OR: Bietako edozein azal daiteke emaitzetan; sinonimoak sartzeko operadore egokia. Emaitzak zabaldu egiten ditu

NOT: Bigarren terminoa baztertzen da bilaketa emaitzetan, bakarrik lehenengoa hobesten da. Emaitzak mugatu egiten ditu.

Trunkazioa: *

Bilaketa zabaltzen duen teknika da non asterisko ikurrak hitz baten bukaeran hitz horren bertsio desberdinak eskuratuko ditu emaitzetan. Asteriskoa hizki baten edo hizki gehiagoren parekoa da: Adibidez, Therap* bilaketa batean idazteak therapy, therapies, therapeutics, therapist, etab. eskuratuko ditu emaitzetan

?:Galdera ikurra berriz 0 edo karakter baten parekoa da eta idazkera bertsio desberdinak edo hizki baten aldeko esanahia barne hartu nahi denean lagungarria da: behavio?r:  behaviour edo behavior emaitzetan izateko; wom?n: woman edo women adierazteko

 

Gidoiaren erabilera bi hitzen artean

Datu-base gehienetan, gidoia edo marratxoaren ordez komeni da espazioa uztea eta bi aldaerak aurkituko dira, adibidez, well being idatzita well being eta well-being azal daitezke.

 

Esaldi-bilaketa

Datu-base askotan komatxoak erabili behar dira esaldi zehatzak aurkitzeko:"kidney failure" Scopus-en, ordea {kidney failure}, hau da, "komatxo kizkurrak" edo curly brackets artean idatzi behar da esaldi-bilaketa egokia egiteko.

 

Gai-sarreren zerrenda eta gako-hitzak

Zer dira? Gai-sarreren zerrendek datu-base bateko elementu bakoitza deskribatzen dute. Gai-sarrera hauek erabili gai berari buruzko elementu garrantzitsuak topatzeko. Datu-basearen konbentzioak edo "descriptors"-ak dira. Gai-sarreren arabera bilatzea (hots, "descriptors" erabiltzea) artikulu datu-baseak bilatzeko modurik zehatzena da. Hasieran ez da erraza asmatzea zein gai-sarrerak eta azpi-sarrerak erabiltzen diren datu-base jakin batean.

Gako-hitzak, ordea, hizkuntza naturalean burura datozkigun hitzak izan daitezke eta gure bilaketa zabaldu edo muga dezakete. Gai-sarrerak baino errazago konbina daitezke baina batzutan emaitz nahasiak ere eman ditzakete. Ez dira hain zehatzak. Egileen aukera edota datu-basearena izan daitezke.

Beti ziurtatu behar dugu erabiliko dugun datu-baseak hiztegi kontrolatu edo tesaurorik baduen. Laguntza esteka begiratu edo galdeiguzu. Beste aukera bat datu-base bakoitzeko terminologia ezagutzeko gako-hitzekin hastea da eta emaitz egoki pare batean deskriptoreak edo gai-sarrerak zeintzuk diren barrendatzea da, eta bilaketa hauekin errepikatzea.

 

Hurbiltasun operadoreak

Operadore boolearrez egindako bilaketek bilaketa behar adina mugatzen ez dutenean askotan hurbiltasun operadoreak erabiltzen dira. Hauek (WITH, NEAR, PRE/n, eta abar) bilaketak zehazteko erabiltzen dira, elkarren ondoan, gertu edo elkarrengandik distantzia jakin batera dauden terminoak aurkituz. Hurbiltasun operadoreak datu-basearen arabera aldatzen dira. Datu-baseak informazio hori emango du bere laguntza-orrian. Zalantzarik bazenu Liburutegian galdetu.

 

Stop-words edo hitz hutsak

Datu-base batean maiz gertatzen diren hitz hutsak dira. Datu-base askok ez dituzte hitz huts eta arrunt hauek ezagutzen edota bilaketa kutxan sartuz gero datu baseak emaitza gehiegi eman ditzake. Adibidez, Scopus-ek zehazten ditu: