Berrikuspen sistematikoak: 6.Kalitatearen ebaluazioa

Kontuan izan beharrekoak

  • Kalitatea neurtzeko tresna egokienak antzeman berrikuspenarako
  • Kalitatearen ebaluazioaren emaitzak taula batean jarri eta laburtu
  • Kalitatearen ebaluazioaren emaitzek berrikuspen sistematikoaren ondorio eta aholkuetan izan dezaketen inpaktua hausnartu

Barne dauden ikerlanen kalitatea ebaluatzeko

Ikerlanak bildu ostean, ebidentzia horien garrantzia, fidagarritasuna, balioa eta aplikagarritasuna ebaluatu behar da.

Adibidez galdera hauek egin daitezke: 

Egokitasuna: Ikerketa-metodoa/ikerketa-diseinua egokia al da ikerketa-galderari erantzuteko? Berezko inklusio eta baztetze-irizpideak erabiltzen al dira?

Fidagarritasuna: Efektuaren tamaina garrantzitsua al da ala ez? Zein zehatza da efektuaren kalkulua? Konfiantza-tarterik badago?

Baliozkotasuna: Nahiko pazienterik badago ikerlanaren emaitzak txiripaz gertatu ez direla egiaztatzeko? Pazienteak ausaz esleitu dira? Taldeak konparagarriak dira? Hala ez bada, horrek alborapen arriskurik ekar dezake? Neurketak/tresnak beste ikerlan batzuetan baliozkotuta daude? 

Aplikagarritasuna: Emaitzak gure erakundeari eta pazienteei aplika dakizkieke?.