Berrikuspen sistematikoak: 8.Idaztea eta argitaratzea

Idaztea eta argitaratzea

Berrikuspen sistematikoa idazterakoan, garrantzitsua da editoreek emandako jarraibideak edo markoak jarraitzea. Horrela ziurtatuko da berrikuspen sistematikoak aukera onenak dituela onartua izateko eta aukeratutako aldizkarian argitaratzeko. Orientabide eta marko teoriko horiek, gainera, lagungarriak dira berrikuspen sistematikoa ez argitaratu arren, berrikuspen sistematikoa integrala dela bermatzen baitute, metodologi sistematikoa adieraziz eta emaitza eta ondorio argiak emanez. PRISMA statement edo PRISMA adierazpena jarraitzeak berrikuspen sistematikoan prozesuaren, emaitzen eta ondorioen txosten zabala ematen dela bermatuko du.

Argitaratzeko garaian zenbait aholku:

  • Aurkitu idatzi duzun berrikuspen-gaiari buruzko aldizkaririk
  • Aldizkari horien inpaktu-faktorea eta aldizkarien beste metrikak aztertu.
  • Begiratu ea beste berrikuspen sistematiko batzuk argitaratu diren aldizkari hauetan.
  • Ikusi nola idatzi diren beste berrikuspen sistematiko batzuk aldizkari hauetan.
  • Baieztatu ea aldizkariak jarraitu beharreko gidalibururik duen berrikuspen sistematikoa argitaratzeko.

Lagungarri bada ikusi: