Galdera argi, ongi eratu, zentratu eta erantzungarri bat garatzeak ebidentzien bilaketa erraztuko du. Ziurtatu galderak gaiari heltzen diola, egokia dela eta ekarpena izango dela ikerketa gai horretan.
Litekeena da une honetan inklusio- eta baztertze-irizpideetan pentsatzea, zenbait kasutan zure eremu tematikoa lehen aldiz bilatu ondoren garatu ahal izango dituzu ideia hauek.
Ikerketa-galdera eraikitzeko garaian, ohikoa da puska txikiagotan zatitzea. Prozesu honetan laguntzeko eredu ohikoenetako bat PICO eredua da.
Kontuan izateko:
Osasungintzan PICO galdera motak dira marko teoriko ohikoenak, giza zientzietan berriz beste batzuk (PICo, SPICE, SPIDER)
PICo
PICO ereduaren aldarte hau ikerketa kualitatiboa denean erabili ohi da. PICo-k galderari ekiteko 3 elementu ditu:
Population / Problem | Zein da aztertzen ari zaren arazoa edo egoera eta nola definitzen da zure populazioa? |
Interest | Zein prozesu edo esperientzitan zentratzen ari zara? |
Context | Non gertatzen da? Zein da testuingurua? |
PECO
PICO ereduaren aldarte hau behaketa-motako ikerketa-diseinuetan erabili ohi da, zeintan hainbat arrisku-faktorerekiko edo babes-faktorerekiko esposizioa aztertzen diren:
Population | Zein da ikertu nahi den pertsona-taldea edo baldintza? |
Exposure |
Zein da interesdunen esposizioa, arrisku-faktorea, kausa edo esku-hartzea? |
Comparison | Zein da esku-hartzearen alternatiba edo esposizioa alderatzeko beste baldintza? |
Outcome | Zein da espero den emaitza edo aztertu nahi den efektu neurgarria? |
SPICE
SPICE eredua ere ikerketa kualitatiboetan erabil daiteke:
Setting | Zein da kokapena? |
Perspective | Nortzuk dira pazienteak? Nola definitzen da biztanleria? |
Intervention | Zer egiten da? |
Comparison | Zerekin konparatzen ari gara? |
Evaluation | Zein da emaitza? Nola neurtu da? |
SPIDER
SPIDER galderaren eredua PICO tresnaren bidez egokitu zen ikerketa kualitatiboak eta metodo nahasiak dituzten ikerketetarako. Marku hau ikerketa-galdera eraikitzeko aukeratzean ondorengo kontzeptu hauek erabiliko dira:
Sample | Zeintzuk dira partehartzaileak? |
Phenomenon of Interest | Zeintzuk dira beren jarrerak eta esperientziak hautatutako gaiarekiko? |
Design | Zer ikerlan mota egiten da? |
Evaluation | Zer emaitzetan zentratzen ari gara eta nola neurtuko dira? |
Research Type | Kualitatiboa da, kuantitatiboa, ala bien nahasketa? |
Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza edo Osasungintza (EOO) pertsona gaixoengan erabaki klinikoak hartzeko dagoen ebidentziarik onena kontzienteki, esplizituki eta zentzuz erabiltzea da. EOO praktikatzeak esan nahi du ikerketa sistematikotik abiatuta eskura dagoen ebidentziarik onena medikuaren banakako maisutasun klinikoan integratzea.
Paziente baten arazo zehatzari buruz argitaratutako ebidentzia zientifiko onena lortzea funtsezkoa da, eta, horretarako, ikerketa-galdera behar bezala eraikitzea eta literatura berrikustea eskatzen da.
PICO ereduak ikerketa-galdera eraikitzeko eta bilaketa bibliografikoa egiteko estrategia deskribatzen du.
Ondo egituratutako galdera kliniko baten elementuak:
FINER irizpideak ikerketa-galdera on bat egiten laguntzen duten ezaugarrien multzoa dira. FINER akronimoak funtsezko bost aspektu hauek adierazten ditu:
Feasible / Egingarria |
Eskura dauden baliabideekin egin daiteke (denbora, dirua, pertsonala, datuetarako sarbidea)? |
Interesting / Interesgarria |
Erakargarria al da ikertzailearentzat eta komunitate zientifikoarentzat? |
Novel / Berritzailea |
Ekarpen berririk egiten al dio dagoen ezagutzari? Dagoeneko eginda dauden azterlanak errepikatzea saihesten du? |
Ethical / Etika |
Printzipio etikoak eta parte-hartzaileen eskubideak errespetatzen ditu? Betetzen al ditu ikerketako estandar etikoak? |
Relevant / Garrantzia |
Ba al du garrantzi zientifiko, kliniko, sozial edo hezitzailerik? Arazo esanguratsu bat konpontzen laguntzen al du? |