Berrikuspen sistematikoak: 0.Aurreko plangintza

Hasi baino lehen

Aurretik “bidaia” planifikatu behar da. Zein errepide hartuko dugun erabaki (ikerketa kuantitatiboa, kualitatiboa?), maletan zer sartuko dugun (zein datu-base erabiliko ditugu?WoS? Scopus? PubMed?...) Norekin egingo dugu eta eperik badugu? Zenbat iraungo du bidaia honek?

Gustuko gaia aukeratzea gomendatzen da. Liburutegian eman dezakegun laguntza bilaketa faseekin lotuta dago. Ikerketa galdera ondo formulatzeko ezinbestekoa da “scoping search” edo bilaketa panoramikoak egitea, aukeratuko dituzun datu-base edo iturriak aztertzea. Bakoitzean nola bilatu dezakezun azalduko dizugu. Komeni da bilaketa hauen egitura artxibo batean apuntatzea, hitz sinonimoak gehitzea, operadore bulearrak eta parentesi eta komodinen erabilera tajuzkoa izatea. Datu-base bakoitzak bere bilaketa eremuak ditu. Lasai, beti azaltzen da nola bilatu eta zalantzarik baduzu hemen gaituzu.

Emaitzak deskargatu egingo dituzu (CSV, Excel…). Emaitzen baheketarako, duplikatuak ezabatzeko eta aurkitutako dokumentuen testu osoa gordetzeko eta aurrerago aztertzeko kudeatzaile bibliografikoa (RefWorks, Mendeley, etab) erabil dezakezu. Hauen erabilera eta funtzioekin laguntza behar baduzu esaguzu.

Argitalpen mota hau arrotza gertatuz gero, komeni da zenbait berrikuspen sistematikoen adibideak bilatzea eta gainbegiratzea.

Taldea osatu: Erabaki nortzuk osatuko dute berrikuspen sistematikoa burutuko duen taldea. Gogoratu gutxienez 2 pertsona behar direla hainbat fasetan, esate baterako, ikerlanan aukeraketarako eta kalitatearen ebaluaziorako. Zenbat lagun behar diren erabakitzeko komeni da bakoitzak zer egingo duen erabakitzea, adibidez, estatistikan jantzia dagoena, meta-analisirik bada, ezinbesteko partaidea izango da.

Kontuan izan

Berrikuspen sistematikoa garatzeko garaian egiten diren akats ohikoenak:

  • Aurretik gai honi buruzko beste berrikuspen sistematikorik badagoen ez ziurtazea
  • Protokoloa ez erregistratzea
  • Kontuan ez izatea zenbat denbora beharko den berrikuspen sistematikoa burutzeko
  • Bilaketa estrategia pobrea izatea
  • Bilaketa osoaren hariaren berri ez ematea, berrikusketa errepikaezina bihurtuz

Liburutegian zertan lagun zaitzakegu?

Liburutegian eskaini diezazuekegun laguntza "bidaia honen" edo prozesuaren fase batzuetara mugatzen da.

Hasierako bilaketa zabalak mugatzen lagun zaitzakegu eta baita bilaketa estrategia datu-basetara egokitzen ere. Emaitzak kudeatzaile bibliografikoan nola gorde gorde eta bikoizketak nola antzeman daitezkeen azaltzea badugu. Océano bitartez eskura ez dituzun dokumentuak gure SOD zerbitzuari esker lor ditzakezue, DUko PDI/PI edo doktoradutza ikaslea izanez gero.

Liburutegiko laguntza

Ikerketaren laguntzari lotutako edozein aholkularitza-eskaera egiteko, inprimaki hau bete: