Berrikuspen sistematikoak: 4.Ikerlanen aukeraketa

Ikerlanen aukeraketa edo baheketa-prozesua

Bilaketaren emaitzek berrikuspenean erabiliko diren baino artikulu gehiago aurkituko dituzte. Baheketa-prozesuak inklusio-irizpideak betetzen ez dituztenak iragazteko aukera ematen du.

Baheketa-prozesua gutxienez bi aztertzailek egingo dute. Prozesu horretan, ebaluatzaile bakoitzak ikerlan bakoitza aztertuko du, eta gatazkarik gertatuz gero, inklusio- eta baztertze-irizpideak kontuan hartuta erabakiak hartuko dira.

Baheketa-prozesu tipiko batek hurrengo urratsak barne hartzen ditu:

  • Emaitzen artean erregistro bikoiztuak ezabatzea 
  • Izenburuak eta laburpenak aztertzea, inklusio-irizpideak betetzen ez dituzten artikuluak baztertuz 
  • Aukeratutako artikuluen testu osoa aurkitzea
  • PRISMA statement erabiliz aukeraketa prozesu osoa dokumentatzea

Prozesu honetarako aproposak

Kudeatzaile bibliografikoak eskura ditugun tresnak dira. Erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko sortuak diren tresna hauek erregistroak inportatzeko eta bikoizketak antzemateko baliagarriak dira. Batetik artikuluen testu osoa erreferentzia bakoitzari atxikitzea badugu eta bestetik karpetak eta proiektuak konpartitzeko dituzten aukerek talde-lana erraztu diezagukete.

KB

Unibertsitateko PDI/ PI edota Doktoradutzako ikaslea izanik SOD edo Kanpoko dokumentuak eskuratzeko zerbitzuko erabiltzaile izatea badago. Baldintza hau betez gero, gure bildumatik kanpo gelditzen diren ikerlanak eskuratzea izango zenuke. Zerbitzu honetan alta eman ez baduzu, Océano-n bertan aurkituko duzu aukera:

SOD

PRISMA-P