Datuen sintesia: aukeratutako ikerlanen datuak ikerketa-galderari erantzuteko laburtzen diren etapa da. Horrek esan nahi du ikerketa horietatik ateratako ondorioak bildu behar direla berrikuspen sistematikoak zer aurkitu duen deskribatzeko eta azaltzeko.
Meta-analisia: meta-analisia erabiltzea datuak laburtzeko modu bat da. Honek ikerlanak antzekoak izatea edo datu kuantitatibodunak izatea eskatzen du. Meta-analisia ikerlan bakoitzaren emaitzen konbinazio estatistikoa da ikerlan handi bat sortzeko. Forest plot-a modu bikaina da datuen sintesia aurkezteko.
Meta-sintesia (sintesi narratiboa edo deskriptiboa): Ikerlanak antzekoak ez badira, sintesi narratibo edo deskribatzaile baten bidez laburtu beharko dirat datuak. Sintesi mota hau subjektiboagoa da eta hautatutako ikerlanen ikuspegi orokorra eskaintzen du. Sintesi narratiboak edo deskribatzaileak prozesu estandarrik ez duenez, gida edo marku bat erabil daiteke ebidentziaren kalitatea, kantitatea, koherentzia, inpaktua eta aplikagarritasuna aztertzeko.
Forest plot-ak eta beste metodo batzuk: Taulak eta grafikak lagungarriak izan daitezke hautatutako ikerlanak eta aurkikuntzak argi eta garbi aurkezteko. "Aurkikuntzen laburpena" taulak funtsezko informazioa ematen du frogen kalitateari, ondorioei eta ikerlanen emaitzei buruz.